David Rua eta Miren Apraiz izan ziren Oñatiko San Silvestreko azkarrenak

Xabier Urtzelai 2019ko urt. 3a, 12:59

Podiuma osatu zuen seikotea, Oñatin.

Urtero moduan Oñatiko San Silvestreak batu zituen herritar gehien hilaren 31n, 334 korrikalarik gurutzatu zuten-eta Oñatiko plazako helmuga. Bada, gizonezkoetan David Rua elorrioarrak eta emakumezkoetan Miren Apraiz arrasaterarra izan ziren azkarrenak.

Koadrila ederrak aukeratu zuen Oñati urtea korrika eginez agurtzeko, eta txapel beltza buruan, jai-giroan egin zuten gehienek lasterketa. Estutu ona hartu zuenik ere egon zen, eta baita maila ona erakutsi zutenak ere. Hala, gizonezkoetan David Rua, Beñat Arnaiz eta Ekain Larrea izan ziren onenak, eta emakumezkoetan Miren Apraizek, Marisol Ramosek eta Josune Bikuñak osatu zuten podiuma. Eurekin batera, baina, guztira 334 korrikalarik hartu zuten esku lasterketan.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak