Parte-hartzaile ugari batu ziren Fernando Eskoriatza plazan urteari korrikan eginez agur esateko. Urtero moduan, mozorrotutako asko gerturatu ziren bertara, eta giro aparta izan zen.
17:25ean, brindisa eginaz berotu zituzten barrenak lasterketa egin behar zutenek, eta 17:30ean hasi zen helduen lasterketa. Lasterketa patxadaz egin bazuten ere, lasterketako azken milia norgehiagoka izan zen, eta Mª Poza eta Urrutia izan ziren azkarrenak.
Podiuma osatu zuten korrikalariak
Gizonezkoetan, lehena, Juan Mª Poza izan zen, bigarrena, Ander Zurbano eta hirugarrena, Aritz Diaz de Gereñu. Emakumezkoetan, aldiz, lehena, Eneritz Urrutia izan zen, bigarrena, Goizane Agirregomezkorta, eta hirugarrena, Alexandra Delgado.