Hamar urteotan egindako lanaren laburpena eskaintzen dabiltza han eta hemen, eta atzo, etxean tokatu zitzaien. Ibilbide luze horretan 115 abesti landu dituztela jakinarazi dute taldeko kideek, eta horietatik hamabost aukeratu zituzten atzoko kontzerturako, askotariko estilo musikaleko hamabost esanguratsuenak hain zuzen ere.
Eskerrak emateko ere baliatu gura izan zuten emanaldia, zale leialak eskertu eta aurrerantzean ere hala jarraitzeko eskatu. Sasoi betean daudela erakutsi zuen talde arrasatearrak, eta zaleek ezin gusturago jarraitu zuten horien emanaldia.