Adinez txikienak, alebin mailakoak izan dira. Zortzi taldea lehiatu dira, eta Oñatiko taldea geratu da txapeldun finalean Anaitasuna menderatu ostean.
Infantil mailan, Realak erakutsi du nagusitasuna, gainerako zortzi talderen kontra. Mutrikuri gailendu zaio finalean. Azkenik, kadete mailan, Tolosa izan da onena, Leintz Arizmendiri finala irabazi ostean. Maila honetan sei talde lehiatu dira, nor baino nor gehiago.