Mundukidek Mozanbiken (Afrika) duen proiektuari eta Indiako familia txiroetako 200 neska baino gehiagoren ardura duen umezurtegi bati laguntzeko dirua jasotzeko helburuarekin antolatu du emanaldia Harremanek. Bazkide gehiago izateko kanpainaren baitan dago, eta zera adierazi dute: "Emateko aukera eta zortea daukagu". Bide batez, orain arte laguntzaile izan dituztenak eskertu dituzte eta Gabon zoriontsuak pasatzeko deia egin.