Saltoka zein eskulanetan, haurrak ezin gusturago

Itziar Larrañaga Sarasola 2018ko abe. 27a, 13:45

Gabonetako parkea egongo da gaur eta bihar Eskoriatzako kiroldegian. 11:00etan ireki dute gaur eta segituan hurbildu dira herriko haurrak ondo pasatzeko prest. Parkea 3 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago eta bertan puzgarriak, tailerrak, bideo-jokoak eta gehiago aurkituko dituzte.

Jolas parkea abenduaren 27an eta 28an egongo da irekita, goizez,11:00etatik13:00etara eta arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara.

Prezioak:

  • Igerilekuko parkea:
    • Kiroldegiko bazkideak: 2 euro.
    • Kiroldegiko bazkide ez direnak: 3 euro.
  • Parkerako bonoa:
    • Igerilekua + bi eguneko parkea: 10 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak