2022 abe 01 Debagoiena
HEMEN DEBAGOIENAGero eta gehiago bizi bagara eta lorpen handia da hori, baina txanponaren beste aldean dago zahartzen ari den gizartea dela gurea eta kotizatzeko gero eta langile aktibo gutxiago badaudela. Hala, zer-nolako etorkizuna du egungo pentsio sistema publikoak? Ekonomisten Euskal Elkargoko kidea da Oier Onaindia Romero (Markina-Xemein, 1994). MUko irakaslea da eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan zein Zuzenbidean graduatua da. Demografiaren bilakaera ikusita ez du aurreikusten defizit egoerak hobera egingo duenik, baldin eta ez badira neurri zuzentzaile batzuk hartzen.