Agurne Juldainek beti izan du argi ama izan gura zuela; baina, ikasketak, lana, bikotea izan... azkenean, 37 urterekin erabaki zuen guraso bakarreko familia osatuko zuela. Ume gehiago ekarriko lituzkeela dio, baina bai ekonomikoki eta baita zaintzaren arduraren aldetik ezingo lukeela.