Iturri horiek diotenez, "seguru asko" Etxetresnen arlo finantzarioa desagertu egingo da.
Mondragon Inbertsioetatik ez da 120 milioiko laguntza etorri, Fagor Etxetresnek lanean jarraitzeko behar zuten presazko ekarpena, alegia. Erabaki hori ez dute ondo hartu Etxetresnetako bazkide askok.
Eguenean hiru batzar ziren egitekoak; hirugarrena 17:00etan zen hastekoa Amaia Antzokian. Bertan, langileek zalantzak eta galderak egiteko aukera dute. Orain arte egin diren batzarrak eta gero, irteeran, langileek adierazpenak egin dizkiete komunikabideei, euren etsipena agertuz. Bizipen pertsonalak eta oroitzapenak ere konpartitu dituzte: hala, emakume batek gogoratu du nola aita Elgoibartik Maltzagara bizikletaz joaten zen egunero, eta handik Etxetresnetara autobusez.
Astelehenean dagoeneko ez dira lanera joango langileak; salbuespen bakarra dira aurre-lehiaketa prestatu beharko duen langile taldetxoa.
Zalantzan dago Haier multinazionalarekiko proiektuarekin aurrera egingo den ere.
Oraingoz, Arrasateko eta Euskal Herriko langileei irteera bat eskaintzea da Mondragon Korporazioaren helburua. Bertako iturriek esan dutenez, Fagor Etxetresnek plan industrial bat egin beharko dute, eta horretan zehaztu beharko dute kanpoko langileendako burubidea.
France 3 Pays Basque telebistako berriemaileen arabera, Brandt-eko bi lantegietako langileen artean kezka handia dago eta Arrasateko berriak gertutik jarraitzen dabiltza; baina, era berean, ulertzen dute lehentasuna etxeko langileek dutela.
- Mondragon Korporazioa: "Ahalegin guztiak egingo ditugu langileei laguntzeko"
- Ahots Kooperatibista: "Berriro osatu apurtutako kristala"
- Langileentzako "konponbidea": Enplegu Bulego Korporatiboa irekiko da
- Mobilizazioak: Manifestazioa deitu dute biharko Arrasaten
- Langileak: Langabeziara joango dira astelehenean
- Fagor Etxetresnen jakinarazpen ofiziala: "Fagorrek bere zorra birfinantzatzeko prozesuari ekin dio"
- Fagor Etxetresnak datutan: 13 lantoki eta 5.642 langile mundu osoan
ELKARRIZKETA
Adrian Zelaia: "Hartzekodunekin lortzen den akordioaren araberakoa izango da langileen etorkizuna"
Fundatzaileen hitzak
- Jose Maria Ormaetxea: "Oso triste gaude. Bizitza guztia utzi dugu hor"
- Alfontso Gorroñogoitia: "Triste nago. Hau da notizia triste bat niretako. Beste juiziorik ez dut gura egin"
Erreakzioak
- Eusko Jaurlaritza: "Espero zitekeen albiste txarrena da"
- Martin Garitano, Gipuzkoako ahaldun nagusia: "Honek hausnarketa exijitzen du, akatsak ez errepikatzeko"
- Iñazio Azkarragaurizar, Arrasateko alkatea: "Kezkatuta gaude. Elkartasunetik etorri beharko litzateke irtenbidea"
- ELA: "Mondragon Taldeari eskatu diogu Fagorreko eta azpikontratetako enplegua defenda dezala"
- Ainhoa Etxaide, LAB: "Herrialde moduan porrota da baina ez da kooperatibismoaren erorketa"
- Arrasateko PSE-EE: "Ezinegona berebizikoa da eta bete betean inplikatzeko eskatzen diegu Mondragon Taldeari eta erakundeei"
Ainhoa Larrañaga, Lanki: "Orain, bereziki, Korporazioko gainontzeko kooperatiben garaia iritsi da"
Fagor Etxetresnak: Erabakia, langileen egoera eta etorkizuna
Kale-inkesta: Fagor Etxetresnetako langileak
Kale-inkesta: Fagor Etxetresnei buruz
Fagorreko langileen batzarra Amaia antzokian
Iragana Gogoratuz: Fagorren sorrera