Horrekin, Mondragon Korporazioak argi utzi nahi du Fagor Etxetresnetatik irtengo diren langileei "konponbidea emateko borondatea" dagoela eta "ahalegin guztiak" egingo dituela.
Korporazioak ezin du oraingoz zehaztu zenbat langile geratuko diren egoera horretan, zenbat aurre-erretiro eskaini ahal izango dituen, zenbat birkokaketa…
Mondragonek esan duenez, "aurretik itxi izan" ditu kooperatibak, baina txikiak ziren, eta Fagor Etxetresnek duten tamainagatik, "kudeatzeko beste modu bat" eskatzen dute.
Oraingoz, bertako 1.600 langile inguruei irtenbidea ematen ahaleginduko da Korporazioa. Aurrerago, Fagor Etxetresnek plan industrial bat egin beharko dute eta Euskal Herritik kanpo dituen beste 4.000 inguru langileekin zer egin zehaztu beharko du bertan.