Hiru ideia nagusi adierazten ditu Mondragon Korporazioak Fagor Etxetresnen egoeraren aurrean:
Taldeko kooperatiba guztien interesak
Batetik, Mondragon Korporazioa, taldeko "kooperatiba guztiek" osatzen dutela eta "guztien interesak" defenditzen dituela, ez bakarri Fagor Etxetresnena, jakin arren Fagor Etxetresnak "ikur inportantea" dela.
Langileekiko konpromisoa
Bestetik, konpromiso sendoa hartzen duela lan barik geratu diren Fagorreko langileekiko. “Konponbidea bilatzeko ahalegin guztiak egingo ditugu lanik gabe geratu direnei laguntzeko". Eta "aukera guztiak" aztertuko ditugu, "ohikoak eta ez ohikoak”.
Balio kooperatiboak
Azkenik, adierazten du Arrasateko kooperatiben mugimenduaren ohiko baloreei eusten dietela. Honaino heldu gara ia 60 urteko ibilbidea eginda eta "etorkizunean ere modu kooperatiboan" aurrera jarraituko dugu. "Esperientzia kooperatiboa ez dago zalantzan" dio.