Fagor Etxetresnak-en jakinarazpen ofiziala

Jon Berezibar 2013ko urriaren 16a

Komunikabideei zabaldutako oharra, osorik:

"Fagorrek bere zorra birfinantzatzeko prozesuari ekin dio.

Fagor Electrodomesticosek, Lehiaketa Legearen 5.3 artikuluaren babesean, Donostiako Merkataritza arloko Epaitegian jakinarazi du zorra berregituratzeko aldez aurretiko negoziazioei ekin diela.

Une honetatik aurrera, konpainiak lau hilabetera arteko epea du bere hartzekodunekin akordioa erdiesteko behar diren negoziazio-bideak zabaltzeko. Negoziazio hauek duela  aste batzuk hasi ziren Mondragon Korporazioarekin, Eusko Jaurlaritzarekin, banku hartzekodunekin eta gainerako hartzekodunekin Fagorren jarduera normaltzea ahalbidetuko luketen ordainketei aurre egin ahal izateko."

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak