ELAk "enplegua mespretxatzen duten politikak" salatu ditu, berriz. Horiek "erabat aldatzea ezinbestekoa" dela dio, "lanpostuak benetako lehentasun izango badira".
ELAk, gainera, nabarmendu du "talde Kooperatiboan hartu diren erabaki batzuk – soldata jaitsierak, lanaldiaren luzapena... – Jaurlaritzak eta patronalak eredu gisa jarri" izan dituztela. Alabaina, "soldaten jaitsierak ez dauka zentzurik, eta arazoa larriagotu besterik ez du egiten", salatu dutenez.
"Sindikatuok, kooperatiben barne arauak medio, ez daukagu ordezkaritzarik lantegi hauetan, eta ondorioz, komunikabideetan agertu den informazioa baino ez dugu jaso", adierazi dute.
Fagorreko eta bere azpikontratetako langileei elkartasuna adierazte aldera, ELAko zuzendaritzako hainbat kidek deitzen diren mobilizazioetan parte hartuko dute.