Arrasateko PSE-EE: "Ezinegona berebizikoa da eta bete betean inplikatzeko eskatzen diegu Mondragon Taldeari eta erakundeei"

Jon Berezibar 2013ko urriaren 17a

Arrasateko sozialistek adierazi dute Arrasaten eta Debagoienean gerta zitekeen "hondamendirik handiena" dela, eta Mondragon Taldeari eta erakundeei "bete betean inplikatzea" eskatu diete. "Ezinegona berebizikoa" dela ohartarazi dute.

Prentsa ohar baten bidez, Arrasateko PSE-EEko idazkari nagusi Paco Gartziak Udalari, Mondragon Taldeari, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari eskatu die "beharrezkoa" dena egin dezatela "Fagor eror ez dadin". Azkenik, bazkide kooperatibista, behargin eta hornitzaileekiko "erabateko elkartasuna" erakutsi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak