Ahots Kooperatibista: "Berriro osatu apurtutako kristala"

Eneko Azkarate Laspiur 2013ko urr. 17a, 22:54

Ahots Kooperatibista, Mondragon Taldeko kooperatibista talde kritikoak, ohar eman du argitara hedabideen bidez zabaltzeko. Bertan zera dio, besteak beste: "Fagor Eletresnek bizi duten egoera dator, neurri handi batean, gestio oso txarretatik, benetan kritikagarriak diren aurreikuspenetatik, argitasun txikitik eta oskurantismotik". Jarraian ohar osoa.

Berriro osatu apurtutako kristala

"Fagor Electrodomesticosek hartzekodunen aurre-lehiaketan aurkeztu da ondoren, aste batzuetan, bere burua Hartzekodunen Lehiaketara atxikitzeko. Horrek suposatzen du kooperatibako gizonezko eta emakumezko bazkide guztiak parora botatzea, printzipioz lau hilabeterako. Albiste triste bat da, eta bere ondorioak eta irteerak, betiere partzialak, etorkizunean ezagutuko ditugu. Albiste triste bat da, bai bere alde praktikotik, baita bere alde sinbolikotik ere, kooperatibismo osoarentzat. Argi dago enpresa honen nora ezak seinalatzen dituela akats taktikoak, baina baita estrategikoak ere azken hamarkadan edota lehenago ere.

Dagoeneko ez da beharrezkoa esatea Fagor Electrodomesticosek bizi duen egoera datorrela, neurri handi batean, gestio oso txarretatik, benetan kritikagarriak diren aurreikuspenetatik, argitasun txikitik eta oskurantismotik. Hala ere, bidezkoak izanda, ezin dugu ukatu jasaten dugun krisi orokortuak bere harri-koskorra jarri duela. Esan dezakegu arazoa ez dela berria, gaitz handiekin ia beti gertatzen den bezala.

Ez litzateke soberan egongo zuzendarien eta gestoreen erantzukizuna argitzea. Horiek orain MCCko (Mondragoneko) garrantzi goreneko postuak dauzkate, baina orain dela ez asko, porrot hau larbatzen ari zenean, paper erabakigarriak izan zituzten euren zuzendaritzako postuei atxikitutako ekintzetan. Erantzukizun legalak, objektibatzeko zailak, eta erantzukizun politikoak. Asuntoa ez da salaketa pertsonalak egitea, baina bai gauzak argitzea eta erantzukizunak zehaztea. Bakoitzari berea.

Gestio txarrak, isiltasun luzea, luzeegia, gestioen ezkutaketa, oskurantismoa eta kontrol falta handia izan dira, eta kontrol hau ez da beti posible horretarako autorizatuta dauden jendearen eta organoen aldetik. Hortaz gain, garrantzitsua izan da errebelatzeko kolektiboak batzuetan dugun ezgaitasuna, horrela talde zehatz batzuek nahi izan dutena egin dutelarik.

Argia beharrezkoa da, hedabideentzako eta bazkideentzako informazio askatasuna, eta erabateko adierazpen askatasuna. Hautsi behar da isiltasunaren horma. Ia beti ez da beharrezkoa, eta gainera bihurtzen da teorian arazoa konpon dezaketenen gaitz txarrenen gordelekua.

Ez da nahikoa informazioa edukitzearekin, mobilizatu behar da, nahi ditugun helburuak lortzeko. Ez du balio gero kexatzea. mobilizatu arazo honetatik ahalik eta ondoen irteteko eta berriro osatzeko Fagor Electrodomesticoseko krisi handiko kristal apurtuak. Entzun gaitzatela lortu behar dugu, eta borrokatu behar dugu gure kristaldegian izandako kalteak konpontzeko.

  • Bazkide bat ere ez da geratu behar lanpostu barik. Ez badago lanpostu nahikorik aurre-jubilazio duinak egin behar dira. Birkokapenak egin behar dira soberan dauden langileak birkokatzeko orain hartzaileak diren kooperatibetan. Birkokapenak egin behar dira gizatasun gorenarekin, mespretxuetatik urrun, beharrezkoak ez diren exijentziak baztertuz, harrokeriarik gabe… kooperatiboak ez baitira.
  • Kooperatibak ezin dira ohiko timoen habiak izan. Kapital sozialak itzuli behar zaizkie araudiari jarraituz exijitu dituztenei, bazkide ez aktiboei, bazkide ohiak edo herederoak. Itzuli behar da, akordioak betez, borondatezko aportazioak jarritako epeetan. Kooperatibek ezin dute jokatu banku txarrek bezala, eta gainera isiltasuna exijitu.
  • Exijitu behar da kotizazioak Aro Gestioni egiten jarrai daitezela eta manten dadila gure pentsioen sistema propioa, gure jubilazioek gutxieneko duintasuna izan dezaten.
  • Sozializatu behar dira galdutako orduak. Merkatuaren gorabeherak kontuan hartuz edo finantza-gestio txarra kontuan hartuz, orokorrean MODeko jende bat, lanordu asko galdu ditugu, eta eskatu behar da horrek suposatutako galera ekonomikoak sozializa daitezela. Zuzentasun arau bat da, egutegi murriztuek enpresarentzako beste zerbitzu bat suposatzen dute.

Momentu hain kritiko hauetan, ezbaian dagoena kooperatibismoa bera da. Kooperatibismoaren balore sozialen artean zegoen lanpostuei eustea eta gestio demokratikoa, aurreratua, horizontala eta gardena. Ez dirudi gertakariek balore horiekin bat egiten dutenik. Era berean, predikatu da eta lau haizeetara zabaldu da kooperatibismoaren berezko nagusitasuna gestio enpresarial hobeago bat egiteko. Fagor Electrodomesticos al da kudeaketa distiratsu baten adibide?

Norberak badu bere alde iluna, kooperatibek ere noski, eta oraingoan ikusgai dago kooperatiben alde hori, ikusi nahi dutenentzat. Esaten ari garenak ez du inolaz esan nahi kooperatibismoak indarguneak ere badituela. Ez gabiltza epaiketa bat egiten zuriaren eta beltzaren artean, baina bai argitasuna jartzen ahal dugun neurrian". 

Ahots Kooperatibista

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak