Inazio Azkarragaurizar: "Kezkatuta gaude jasotako notiziekin"

Jon Berezibar 2013ko urr. 16a, 17:38

Inazio Azkarragaurizar, Arrasateko alkatea:

"Berri txarra da, oso kezkagarria, Fagorretik jaso duguna. Ezer baino lehen, elkartasuna adierazi nahi diet bertan jarduten duten langile eta familiei. Arrasateko Udalaren lehentasunetako bat da enplegua eta instituzio txiki bat garen arren, gure esku dagoen guztia egiten saiatuko gara egoera konpontze aldera. Udala elkarlanean dabil Foru Aldundiarekin gai honi irtenbidea topatzeko; gaur bertan bildu gara lehen orduan eta behar den guztietan biltzeko asmoa dugu. Era berean, ahalegin berezia egitea eskatzen dugu ahal diren postu gehien mantentzeko.

Gertatu denak Arrasaterentzat ez ezik, Debagoiena eta Euskal Herriarentzat ere kalte larria ekar lezake, momentu honetan neurtu ezina. Pentsatzen dut hausnarketa egiteko momentua dela eta berriro hau gerta ez dadin galdera honi erantzun behar diogula: Zer egin da txarto egoera honetara heltzeko?

Momentu latz hauetan esperantzaren mezua ere zabaldu gura diet langileei: Kooperatibismoa izan da, da eta aurrerantzean ere izango da gure herriaren zati garrantzitsua, ezinbestekoa. Elkartasuna oinarri, eutsi diezaiogun. Topa dezagun aurrera bidea".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak