Fagor Etxetresnetako langileak langabeziara joango dira astelehenean

Goiatz Arana Begiristain 2013ko urriaren 16a

Hala jakinarazi dute gaur langileekin egindako batzarretan. Langile guztiak (Arrasateko Garagartza eta San Andres, Bergarako Geyser, Basauriko Edesa eta Eskoriatzako Radarrekoak) joango dira langabeziara, Fagor Etxetresnak hartzekodunen borondatezko aurre-lehiaketan sartu izanaren ondorioz ezinbestean lanean jarraitu beharko duten langile batzuk izan ezik.

Garagartzan fabrikazio lerro guztiak itxita daude, baina lanean jarraitzen dute arlo batzuetan, izan ere, lantegi bat hartzekodunen borondatezko aurre-lehiaketan sartzen denean, ezin ditu hainbat arlo itxi; beraz, hainbat langilek lanean jarraituko dute.

Astelehenetik aurrera langile gehienak langabeziara joango dira, beraz. Egun horretatik aurrera Lagun Aroko prestazioa kobratzen hasiko dira. Azkeneko nomina azaroaren 5ean kobratuko dute.

"Etsita"

"Etsipenezko giroa" dagoela kontatu digu urte luzez bertan lanean egondako bazkide batek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak