"Orain arte kezkatuta geunden. Eta gaur larrialdi osoaren jabe gara, gaur jada ez gaude kezkatuta. Egoera oso tristea da. Gertutasuna erakutsi nahi nieke Fagorreko langile eta senide guztiei. Esan nahiko nieke gertutik landu dugula gaia, bai kooperatibistekin, bai hornitzaileekin, bai Fagorreko arduradunekin eta baita Korporazioko arduradunekin ere, Jaurlaritzarekin batera, oso gertutik jarraitu dugula gaia.
Egoera latza dela eta honek hausnarketa bat exijitzen duela: Nola iritsi gara honaino? Zer egin den gaizki eta zer egin den ondo, etorkizunean akatsak ez errepikatzeko. Eta luzatu egin behar diet Eusko Jaurlaritzako arduradunei ere dei bat, azken batean lan konpetentzia eskumena Jaurlaritzarena delako, dirua, diru publikoa, lana eta lanpostuak bultzatzen gastatu behar dela, eta ez akaso beste azpiegitura erraldoi batzuetan, inora ez daramaten gastuetara.
Ez optimismoa baina esperantza luzatu nahiko genieke Fagorreko kooperatibista guztiei: euskal kooperatibismoa izan da, bada, eta seguru nago izango dela".