Beheko Errota Musika Eskolaren udaberriko kontzertuan honakoek hartuko dute parte: Piano bakarlaria, txistua, haize taldea, gitarra klasikoa, konboa...
Aloña abesbatzaren kontzertua Pake Leku elkarteak antolatuta. Zuzendaria: Ainhoa Galdos.
Oñati abesbatzaren eta Ibaietz-Loiola/Martutene abesbatzaren elkartrukeko kontzertua. Zuzendaria: Mirengu Plazaola. Oñati abesbatzaren 60. urteurrena ospatzeko egitarauaren barruan. Doan.
Egubakoitzak berreskuratzen eta Oztoporik ez! egitasmoek antolatuta Thee Gunlocks eta Time and Punishment taldeek kontzertua eskainiko dute. Sarrera: zortzi euro.
Adur eta Zeba taldeen kontzertuak gaur Korrika kulturalaren barruan. Sarrera: borondatea.
Galder eta Giante musika taldeen kontzertua, Burrunda Faktoriaren eskutik. Sarrera zortzi euro; murriztua, hiru euro.
Emozioak Zimmer-ekin izeneko kontzertua egingo du musika bandak eta Zimmer konposatzaileak hainbat filmetako egindako piezak joko dituzte. Gainera, musika eskolako ikasleek instrumentuak gertutik ezagutzeko aukera izango dute.
Oñati abesbatzak, organoa eta ganbera-orkestrarekin batera eskainiko duen kontzertu nagusia. Zuzendaria: Mirengu Plazaola; organo jotzailea: Gerardo Rifán. Oñati abesbatzaren 60. urteurrena ospatzeko egitarauaren barruan. Sarrera: borondatea.