Debagoieneko Mankomunitateak ematen duen zerbitzua da eta Elgetan eguenetan izaten da Aintzane Iturbe, 09:00etatik 13:00etara udaletxean. Kontaktua: 747 48 51 47 edota energiabulegoa@debagoiena.eus. Informazio gehiago hemen.
Xalbadorpe erretiratuen elkarteak antolatuta txokolate-jana eta bingo saioa egingo dituzte hilaren 20an. Ozkarbi elkartean.
Santa Zezilia Eguna ospatuko du Bergarako Musika Eskolak: 17:00 Trikitilarien kalejira Jubilatuen Etxetik. 17:30 Gazte Banda eta ikasleen kalejira Musika Eskolatik. Jarraian: txokolate-jana plazan
Ostegun kontalariak Lur Usabiagarekin. puin motzak, haur kantak, olerkiak. Ordu erdiko bi saio:17:00etan – 2-3 urtekoentzat ( HH2 eta HH3) – eta 18:00etan – 4-5 urtekoentzat (HH4 eta HH5)–.
Bi orduko saioa LH2-3 mailetako umeendako. Gidaria: Loveo sexu heziketa elkarteko Ane Etxabe sexologoa. Liburutegiak antolatua Bibliobero zikloaren barruan. Izena emateko azken eguna: azaroak 11.
Zer da harreman toxikoa? Eufemismo bat erabiltzen ari gara indarkeria-harremanei buruz hitz egiteko? Galderen gainean hausnartuko dute Ekua-ko kideek bideratuta eta harreman osasuntsuak identifikatzeko gakoak emango dituzte. Jabetze Eskolak antolatuta.
Unai Elorriagaren Francescon Pasqualeren bosgarren arima liburuaren gaineko saioa, Alex Gurrutxagak gidatuta. Idazleak parte hartuko du.
Hizlaria Ana Perez Perez (Itsas Salbamendu Humanitarioa taldea). Hizkuntza: Euskaraz izango da hitzaldia baina aldibereko itzulpena egongo da. Sarrera: Doan.
Ines Osinagak, Julen Ribasen eta Aitzol Astigarragak egingo dute berba, Maria Osesek gidatuta, AEDren udazkeneko zikloaren baitan.
Manu Sotaren Viaje a Idaho eta Sam Gandariaren We are plenty in here, Euzkadin Eginak liburuak aurkeztuko dituzte Joseba Sarrionandiak eta Maitena Iragorrik, Olaso Dorrea Fundazioaren udazkeneko programazioaren baitan.
'On falling' filma (Erresuma Batua, 2024). Zuzendaria: Laura Carreira. Iraupena: 104 minutu. Sarrera: 5,5 euro (Jatorrizko bertsio originalean).
Aitor Tatiegi eta Urko Arregi bertsotan, MovemberGara taldearen egitarauaren baitan.
Aritz Gordoren argazki erakusketa, Mendi Astearen barruan. Kultura etxeko erakusketa gelan.
Mankomunitatearen bilketa zerbitzuak batuko ditu ateratzen diren traste zaharrak. Beira edukiontziaren ondoan utzi behar dira. Bai: altzariak, koltxoiak, linea zuriko etxe tresna elektrikoak (hozkailuak, arropa garbigailuak…) eta linea Gris Marroiko etxe tresna elektrikoak (telebistak, ordenagailuak…). Ez: pneumatikoak, paletak, industria, nekazal eta abeltzaintza aktibitateetan sortutako hondakin handiak eta etxeetako obretako hondakinak (eskonbroa, zokaloak, tarimak, leihoak, markoak...). Aurrez deitu behar da: 943 71 19 38. Oharra: Industriaguneetan ez dago zerbitzurik.