Energia bulegoak eguenetan emango du zerbitzua Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2025ko mar. 10a, 15:06

Aintzane Iturbek artatuko ditu herritarrak Energia Bulegoan.

Energia trantsiziorako bulegoa eta webgunea aurkeztu zituen aurreko astean Debagoieneko Mankomunitateak. Herri guztietan izango dira herritarrak informatzeko bulegoak. Elgetakoa udaletxean kokatu da eta eguen goizetan zabalduko ditu ateak.

Aintzane Iturbek artatuko ditu herritarrak eta Elgetako udaletxean izango da eguenetan 09:00etatik 13:00etara. Era berean, telefonoz eta e-mailez informazioa eta aholkularitza eskaera egiteko aukera ere egongo da, 747 48 51 47 telefono zenbakira deituta edota energiabulegoa@debagoiena.eus helbidera idatzita.

Askotariko informazioa

Bulegoak honako gai hauei buruzko arreta emango du: elektrizitate eta gas fakturetan agertzen den informazioa azaldu eta ulertarazten laguntzea; merkatu arautuan eta librean dauden aukerei buruzko informazioa ematea; datu historikoetan oinarrituz, horniketa bakoitzari dagokion potentzia optimoa aztertzea; etxean instala daitezkeen energia berriztagarrien inguruko informazioa ematea; etxebizitzaren birgaitze energetikoari buruzko gaietan aholkatzea; eta laguntza ekonomikoak lortzeko aukerak dauden aztertzea (bonu sozialak, GLL eta bestelakoak).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak