Aloña Mendiko mendi sailak apirilean egingo duen irteera. Zilbetitik atera eta Adi mendia izango da ibilbideko punturik altuena; handik Urepelera jaitsiko dira. 5-6 orduko irteera, zailtasunik gabea.
Apirilaren 13rako iragarri dute irteera eta Sodupetik abiatuta lauzpabost orduko ibilbidea aurreikusi dute. Besteak beste Eretza mendia igoko dute. Izen-ematea zabalik da apirilaren 10era arte, kantsatzeke@gmail.com zein 690 74 00 56 telefono zenbakian (Whatsapp).
IX. Arrasate-Udalatx mendi lasterketa. 400 korrikalari baino gehiago aurreikusita daude irteera puntuan.
Kalejira egingo du Bergarako Txistulari Bandak.
10:30ean eta 15:30ean, euskaraz; eta 12:30ean eta 17:00etan, gazteleraz. Izena emateko: 943-79 64 63 edo 943-71 89 11.
10:30ean Arantzazuko parketxetik abiatuko dira ibilbide irisgarrian zehar eta 11:30ean Gomiztegira bisita –90 minutu–. Aurretik izena eman behar da 943 78 28 94, 699 335 183 edo arantzazu@gipuzkoanatura.eus.
Tio Teronen Semeak taldeak Haurreskolari ikuskizuna egingo du, Herriko Plazan.
Hainbat eskoriatzarrek bereziki gustatu zaien liburua aurkeztuko dute, zuzeneko musikaz lagundurik Honakoak izango dira irakurleak: Larraitz Iparragirre, Iñaki Agiriano, Olaia Benito eta Jose Arana.
Ines Osinaga eta Ahizpak. Sarrera da: 10 euro.
Musika bandaren denboraldiko bosgarrena kontzertua, Familian programakoa izango da. Far West izenpean, zinema-generoko soinu-banda enblematikoenekin eta beste obra batzuekin osatutako errepertorioa osatuko dute.
Polican marrazki bizidunen filma izango dute neska-mutikoek. Sarrera: 3 euro.
'Diplodocus' animaziozko filma (Polonia, 2024). Zuzendaria: Wojtek Wawszczyk. Iraupena: 93 minutu. Sarrera da: 4,50 euro.
'La huella del mal' filma (Espainia, 2025). Zuzendaria: Manuel Ríos San Martín. Iraupena: 105 minutu. Sarrera da: 5,50 euro.
A complete unknown filma (Estatu Batuak, 2024, 141 min.) izango dute helduek. Bob Dylan 19 urteko folk abeslariaren igoera meteorikoaren istorioa kontatzen du, kontzertu aretoetara eta arrakasta zerrenden gorenera iritsi arte. Sarrera: 5 euro.
Autismoa daukaten haurrek eta haien lagunek egindako pintura lanak ikusgai izango dira, Debatea elkarteak antolatuta; baita autismoaren inguruko informazio panelak eta bideo bat ere. Ordutegia: Astelehenetik egubakoitzera: 11:00-13:00 eta 18:00-20:00. Zapatuetan: 11:00-13:00. Domeka eta jai egunetan: Itxita.
Bisitariek Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan dauden mota horietako 1.000 monumentu baino gehiago, klima aldaketen ondorioak eta aldi horretan gertatu ziren paisaiaren eraldaketak deskubritu ahal izango dituzte,baita XIX. eta XX. mendeetako ikertzaile aitzindarien lana ere.
Herriko sortaileek egindako artista-liburuen erakusketa liburutegian.