Arantzazuko santutegia ikusteko bisita gidatua: 10:30ean euskaraz eta 12:30etan gazteleraz. Aurrez deitzea komeni da: 943 79 64 63.
Gomiztegira bisita berezia. Izena emateko: 943-79 64 63 edo infoturismo@debagoiena.eus.
Haur eta gazteentzako puzgarriak eta jolasak izango dira Biteri plazan 11:30etik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era.
Kakaoaren historia ezagutzeko aukera. Izena emateko: 943-79 64 63 edo infoturismo@debagoiena.eus.
San Nikolas Eguna ospatuko dute herriko neska-mutikoek eta kantuen truke goxokiak jasoko dituzte.
Santic Spiritus unibertsitatea eta San Migel parrokia ikusteko bisita gidatua. Turismo Bulegoa eta bertan dagoen ertaroko San Migel errota ere ikusgai egongo dira.
6 urtetik gorako neska-mutikoendako abentura, gazteleraz. Izena emateko: 943-79 64 63 edo infoturismo@debagoiena.eus.
Sancti Spiritus unibertsitatean egingo dute. Debalde.
Nazioarteko Akordeoi Lehiaketaren baitan iazko txapelduna izan zen Jessica Reis akordeoi-jole portugaldarraren emanaldia.
'Las chicas de la estación' filma (Espainia, 2024). Zuzendaria: Juan Macías. Iraupena: 115 minutu. Sarrera da bost euro.
'Black Box' adimen artifizialaren alderdi nagusienei buruz kontzientziatzea helburu duen erakusketa-modulua da. Adimen artifiziala esploratzera gonbidatzen duen kutxa beltz bat da. Ordutegiari dagokionez, Bergarako Laboratorium Museoaren ordutegiaren araberakoa da.
Musika eta mugimendua, lotuan, sueltoan: fandango, arin-arin, dantza-jauziak, Baztango mutildantzak, ingurutxoak, kontradantzak, plazetako ohiko beste dantza batzuk... Oinarrizko mailak eta dantza-txokoa. Hastapeneko maila, aurten asteazkenetan. Hasiera: urriak 2 Izena ematea irailean zehar: Portaloi elkartea: 623165916 / portaloielkartea@gmail.com
Arrasateko Bedoña auzoko jaiak ospatuko dituzte asteburuan. Egitaraua, hemen.