Bedoñako jaiak ospatuko dituzte asteburuan

Eneko Azurmendi Barrena 2024ko abenduaren 4a

Bedoñako Santa Eulalia eliza.

Hiru eguneko egitaraua prestatu dute Santa Eulalia jaiak ospatzeko eta, besteak beste, Thierry Biscary musikari baxenabartarraren a capella emanaldia izango da, domekan. Horrez gain, Txatxilipurdik jolasak eramango ditu gaztetxoenendako eta auzo bazkaria egingo dute zapatuan.

Abenduak 6, egubakoitza

  • 18:00etan, suziri eta kanpai doinuz jaiei hasiera emango zaie.
  • 18:00etatik 19:00etara, gaztetxoendako jolas erraldoiak, Txatxilipurdiren eskutik.
  • 19:30ean, Loramendi Elkartean, patata tortilla eta postre lehiaketa. Ondoren, aurkeztutako gutizien dastaketa eta sari banaketa.

Abenduak 7, zapatua

  • 11:00etan, aparkalekutik abiatu eta lagunarteko Larraigainera igoera. Gailurrean, diploma eta opari banaketa. Amaitzeko, talde argazkia.
  • 14:00etan, auzo bazkaria Loramendi Elkartean, Bedoñako erretiratu eta nagusiak omenduz.
  • 16:30etik 18:30era, gaztetxoendako jolas tradizional dibertigarriak, aparkalekuko karpan, Txatxilipurdiren eskutik.
  • 18:30ean, auzo-etxean txokolate goxo dastaketa.
  • 18:00etan, Loramendi Elkartean mus eta briska txapelketa. Txapelketetan parte hartzeko, bietatik bat auzotarra izatea edota Loramendi Elkarteko bazkidea izatea behar-beharrezkoa izango da.

Abenduak 8, domeka

  • 11:30etik 12:30era, kontzertua elizan, Thierry Biscaryren a capella emanaldia.
  • 12:30ean, Loramendi elkartean salda beroa eta auzoko ogi, gazta eta txorixo dastaketa. Jarraian, toka txapelketa bi txandatan: 16 urtera artekoak eta nagusiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak