Azaroak 25, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko egunaren harira, Indarkeria matxista: salaketa eta defentsa aukerak tailerra azaroak 30ean. Zerbitzu juridiko eta psikosoziala, ikuspuntu feministatik, Irule Abokatuakek eskainiko du 10:00-13:00 bitartean, dohainik.
Txikitxu-Arrostaitz dantza taldeak 55-35 urteurrena dela eta dantza ikastaro irekia egingo du. Bi maila egongo dira, ikasleen dantza esperientziaren arabera. Hastapenak: Oinarrizko pausoak eta plazako dantzak, dantzan esperientzia gutxi duten pertsonentzat. Aurreratua: Txerri dantza, dantzan noizbait aritu diren edo gehiago jakin nahi dutenentzat. Izena aldez aurretik eman behar da.
Emakumeon gorputzaren gaineko ezagutza eta auto-zaintza landuko dituzte ikastaro –urriak 19 eta azaroak 2, 9 eta 30–honetan, Oñatiko Jabetze Eskolak antolatuta. Irakaslea: Itziar Perez Alkorta. Gaztelekuko sotoan.
Desfibriladoreak modu eraginkor eta berme guztiekin erabili ahal izateko ikastaroak eskainiko dira. Helduentzat zuzendutakoa hilaren 30ean, 10:30etik 12:30era.
Autismoaren inguruko kontzientzia eragiteko margolanak egingo dituzte Iralabarri plazan DebaTEA elkarteak antolatuta. Herritarrak gonbidatu dituzte haiekin batera marraztera eta margotzera, bereziki haurrak.
DAP eguna antolatu dute gaurko. Arrasateko JAMEn egingo dira goizeko antzezlanak eta Oñatiko Eltzian bazkaria eta ondorengo 11:00etan, Behatxulo-ren aurkezpena JAMEn, Arrasaten 11:30ean, 'Atalak' antzezlana. Eider S Martiarena+Nerea Elorza+ Amaia SantaMaria 11:45ean publikoarekin hartu-emana 12:00etan, mokadutxoa 12:30ean, 'Amimona' antzezlana. Irene balzategui eta Ane Zelaia 14:30ean, bazkaria Eltzian, Oñati Ondoren, Inpro gaua Egoitz Aizpururekin
Larrañako egoitzan dauden errefuxiatuei laguntzeko kanpaina berezia (ZEHAR-ekin elkarlanean) egingo du Aloña Mendik, 75. urteurrenaren barruan. Honako material hau jasoko da: Oinetakoak (neurri aldetik 41zenbakitik gorakoak), txamarrak (helduendako), Frakak (motzak, luzeak, txandalak, bakeroak...), kirol-jertseak / Sudaderak. Amaieran, merchandising kanpainatik jasotako ekarpenaren txekea entregatuko zaie Hotz Oñatiko ordezkariei.
Sormen prozesuan dauden antzezlanen erakustaldia egingo dute DAPek antolatuta. 11:20 Aurkezpena. 11:30 Atalak. Eider S Martiarena + Nerea Elorza + Amaia Santamaria. 11:45 Publikoarekin hartu-emana. 12:00 Mokadutxoa. 12:30 Amimona: Irene Balzategui eta Ane Zelaia.
Aretxabaletan bizi den Ekain Martinez de Lizarduyk zuzendutako eta Itziar Ituño eta Kepa Errasti protagonista dituen film laburra. Bi emanaldi izango dira aurkezteko: 11:30ean eta 12:30ean. Sarrera: debalde.
Urtebetean egindako lanaren berri emango du Arrasateko Bizitzak Erdigunean asanbladak. 11:30etik 14:30era: Informazio gunea, Seber Altube plazan. 11:30ean hasita: zaintza sistema publiko komunitarioa aldarrikatzeko propaganda tailerra. 13:30ean: Zertan ibili gara urte honetan? izenpean, Arrasaten egindako lanketa azalduko dute.
Ekimenari bukaera emateko mendi buelta egingo dute, bazkaria eta bibote-mozketa.
Txatxilipurdiko kideek Jostailu Truke Merkaturako jostailuak batuko dituzte. Osorik eta egoera onean egon beharko dute. Indarkeria sustatzen duten jostailuak ez dituzte onartuko, ezta jarrera sexista erakusten dutenak ere. Txatxilipurdiko bulegora eramateko aukera ere egongo da 12:00etatik 13:30era.
Talde-argazkia eta bazkaria egingo dute Mondravemberreko kideek. Aurten bibote txapelketa ere egingo dute talde-argazkia atera aurretik, 12:30ean, Herriko Plazan.
Elorrioko eta Arrasateko gaztetxeek elkarrekin antolatu dute gogoeta egiteko eta saretzeko jardunaldia. 12:30 Mahai-ingurua: Zergatik borrokatu gaztetxeen defentsan. 15:00 Bazkaria eta tribial-jolasa. Ostean, elkartasun argazkia: Gaztetxeak defendatu! 18:00 Karropoteoa eta jokoak. 22:00 Kontzertuak: Bat bat bi; Katu; DJ Lamikiz; eta DJ Martinez.
Aretxabaletako Sarek "agerraldi jendetsurako" deia egin du Etxera bidea gertu. Gari Atxabaltara! leloarekin. Ekitaldi ostean mokadua egongo da.
13:00 Hankamotx bertso-eskolako haurren emanaldia Ondoren Tio Teronen Semeak Haurreskolari ikuskizuna 15:00 Kantu bazkaria, Leire eta Dorletarekin. 20:00 Hamarratz Oñatiko taldearekin dantzaldia 22:00 Pineapple Sweet DJak , Inkernu tabernan
LEINNeko ikasleek antolatuta, Joseba Iñurrategi pilotalekuan mus txapelketa jokatuko da. Izena emateko azken eguna, berriz, azaroaren 27a da, eta, izena emateko bideak honakoak dira: 667 843 800 zenbakira edo mus_txapelketak instagram kontura idatzita.
Oihu bat Arrasatetik Palestinara leloarekin kontzertu solidario bat antolatu du Sanitarioak Palestinarekin elkarteak, Arrasateko Udalarekin elkarlanean. Debagoieneko hainbat talde ariko dira besteak beste, El Volquete, The Clayton, Trumans, Etxepe eta DMT (Denso, Mutiko eta Tatta), baita, Andere Arriolabengoa bertsolaria ere. Sarrera –egunean bertan–: 10 euro.
'Central parkeko heroiak' animaziozko filma. Iraupena: 89 minutu. Sarrera da lau euro.
Pake Leku erretiratuen elkarteko Ikusi Makusi antzerki taldearen azken antzezlana da 'Zenbat urte dako amamak?'. Sarrera: bost euro. Oharra: Pake Lekun aldez aurretik eros daitezke sarrerak eta Santa Anan egunean bertan.
Senegalen jaio eta Andaluzian hazitako Lamine Thior umoregilearen bakarrizketa Ndank Ndank elkarteak antolatuta.
Irene, Markel eta Maddi hirukoteak kontzertua egingo du Txuringon, Azaroa Gaztainatan ekimenaren baitan.
'Azken erromantikoak' filma. Zuzendaria: David Perez Sañudo. Iraupena: 106 minutu. Gaur bi emanaldi: 19:30ean eta 22:00etan. Sarrera da bost euro.
'Black Box' adimen artifizialaren alderdi nagusienei buruz kontzientziatzea helburu duen erakusketa-modulua da. Adimen artifiziala esploratzera gonbidatzen duen kutxa beltz bat da. Ordutegiari dagokionez, Bergarako Laboratorium Museoaren ordutegiaren araberakoa da.
Musika eta mugimendua, lotuan, sueltoan: fandango, arin-arin, dantza-jauziak, Baztango mutildantzak, ingurutxoak, kontradantzak, plazetako ohiko beste dantza batzuk... Oinarrizko mailak eta dantza-txokoa. Hastapeneko maila, aurten asteazkenetan. Hasiera: urriak 2 Izena ematea irailean zehar: Portaloi elkartea: 623165916 / portaloielkartea@gmail.com
Koldo Eizmendi Nazabal argazkilari bergararrak Kriston burrundaie erakusketa izango du ikusgai. Hainbat talderi kontzertuetan ateratako argazkiekin osatu du bilduma, talde asko debagoiendarrak izanik: Garratz, The Clayton, Never Surrender eta Neallta Fola, besteak beste. Ordutegia: Martitzenetik barikura: 18:00-20:30. Zapatuak: 12:00-14:00 eta 18:00-20:30. Domeka eta jai egunak: 12:00-14:00.