Garbigune ibiltaria berdura plazaren ondoan. Bestalde, traste zaharrak esekitoki guneen ondoan utzi behar dira 20:00etatik 22:00etara, baina aurrez deitu behar da horretarako: 943 71 19 38. Industriaguneetan ez dago zerbitzurik.
Gau Baltza ospatzeko, saio berezia gaztelekuan, Felixa etorri dela eta... Gehienez 15 laguneko taldeak. Bulegoan eman behar da izena.
Txirritola euskara elkarteak, eskolako guraso elkarteak, Aramaixo Herri Eskolak eta udalak elkarlanean antolatu duten egitaraua: 16:30 aurpegi margoketa eta eskulan tailerra kultura etxean; 18:30 ipuin kontalaria, HH liburutegian eta LHn kanposantu zaharrean; 19:30 kalejira beldurgarria; 20:15 edabe magikoa eta musika herriko plazan.
Gau Beltza ospatuko dute. 17:00etan, Xanduli Manduli abestu eta goxokiak banatuko dizkiete neska-mutikoei. 18:00etan, txokolate-jana izango da San Joxepekoen eta Jardunen eskutik. 18:15ean, dantza kantua eta kalejira egingo dute Musika Eskolako ikasleek San Martin plazan, Fraiskozurin eta Iralan. Gauean, Bautista Leprosoaren antzeztutako bisita gidatua: 21:30ean, euskaraz, eta 23:00etan, gaztelaniaz.
Maala guraso elkarteak eta Elgetako liburutegiak elkarlanean antolatuta, Gau Beltza egingo dute herrian. 18:00etan, puska batzea taldeka. Lau talde: HH2-HH4, HH5-LH1, LH2-LH3 eta LH4-LH5. 19:00etan, taldeen topaketa eta festa frontoi zaharrean. 20:30ean, ipuin kontaketa LH5etik aurrerako neska-mutikoendako Kantoiko baserri aurrean.
Arratsaldeko 18:00tan Biterin emango diote hasiera Arimen biltzarrari. Ilargitxorekin batera Monterroneraino kalejiran joango dira, Doke antzerki eskolak kale antzerkia eskaintzen duen bitartean. Euria eginez gero, Kulturolako aterpean egingo dute.
Gaba beltza ospatuko dute: 18:00. Altxorraren bila, Herriko Plazan. 19:00. Hilerritik jaitsiera. Norberak bere kandela eraman dezala. 19:10. Ekitaldia plazan: txalaparta, musika eskolako haurren abesbatza eta Mila Etxezarreta kondairak kontatzen. Ondoren, beldurrak erretzea.
17:30ean Ginkana-eskea, 17:30ean Gaztain erreak eta makillaje txokoa, 18:00etan eskea eta 19:00 Ekitaldia plazan; festa amaitzeko, zezen-suzkoa plaza inguruan eta Jose Arana kalean.
'El cielo rojo' filma (Alemania, 2023). Zuzendaria: Christian Petzold. Iraupena: 102 minutu. Sarrera da bost euro.
Arratsalde partean eskean jardungo dute neska-mutikoek dendarik denda, eta ondoren, Arimen Gaua girotzeko ekitaldia izango da Jaiki elkarteko dantzarien laguntzarekin.
RIP, The Kagas, Gatillazo, Piztupunk edo Begitruk bezalako taldeetan aritutako musikariek osatutako taldea da ZERO. Punk-rock estiloa uztartzen du taldeak.
Eneritz Furyak, esperimentatzeari mugak jartzen ez dizkion bakarlari sortzailea, izango da gaztetxean. Sarrera: 7 euro.
F.Miguel Jiménez Yimy-k egindako itsasontziak urri osoan egongo dira ikusgai Eskuz-en atzeko begiralehioetan, Olarte 10 (lehen Tamayo).
Musika eta mugimendua, lotuan, sueltoan: fandango, arin-arin, dantza-jauziak, Baztango mutildantzak, ingurutxoak, kontradantzak, plazetako ohiko beste dantza batzuk... Oinarrizko mailak eta dantza-txokoa. Hastapeneko maila, aurten asteazkenetan. Hasiera: urriak 2 Izena ematea irailean zehar: Portaloi elkartea: 623165916 / portaloielkartea@gmail.com
Tresna ofimatikoen gaineko ikastaroa hilaren 18tik 31era bitartean, lan egunetan 18:00etatik 20:00etara. Xalbadorpe erretiratuen elkarteak Elgetako liburutegiarekin eta KZgunearekin elkarlanean antolatua.
Jose M. Rubiok eta Felipe Uriartek ondutako Ehungintza prozesua erakusketa izango da urriaren 25etik azaroaren 10a bitartean. Ordutegia: Asteartetik ostiralera 18:00-20:30; larunbatak: 12:00-14:00 eta 18:00-20:20; eta igande eta jai egunak: 12:00-14:00.