Dinamizatzailea bulegoan egongo da eta teknologia berriekin lotutako zalantzak argituko ditu. Aurrez eskatu behar da hitzordua kzgunea.eus/cita-previa atarian edo 945 06 25 55 telefonora deituta.
Jaietako Herri Eguneko euskal dantzen ikuskizuna prestatzeko saioa, Espaloian. 5 eta 12 urte arteko neska-mutikoendako.
Dantza Astearen barruan hainbat ikuskizun izango dira: 17:30 Euskal dantzak, Basotxo elkartearen eskutik, Mitarte kalean. 19:00 Dantza garaikidea: Bolero, Work In Progress ikuskizuna Altraste Danza konpainiaren eskutik. 19:30 Saltsa erakustaldia, Jose Luis Nieto Carmenatek gidatuta, Mitarte kalean.
Leizarra Musika Eskolako ikasleen eskutik, perkusio emanaldia Arkupe Kultur Etxeko Zaraia aretoan.
Arrasate Musikaleko Udaberri ziklo musikalen baitan, musika eskolako ikasleek tronpeta kontzertua eskainiko dute, Juan Arzamendi Musika etxean.
Ilatargi elkartearen gidaritzapean Astrotopaketa saio berri bat liburutegian. Udaberriko eta udako zeruaren mapa izango dute aztergai.
Gustavo Bravoren (1984, Madrid) argazki erakusketa egongo da Arkupe Kultur Etxeko erakusketa gelan. Bravo kazetaria, argazkilaria eta argazkigintzako irakaslea da. 2011n, Bilbon, Alameda de Urkijo eta Bilboko Kale Nagusiaren arteko bidegurutzean jarri zen lehen zebra-bidea, eta harrezkeroztik betiko aldatu zen zebra-bidea egunero zeharkatzen duten pertsonen energia. Hamarkada bat geroago, hirian barrena egindako ibilaldi kontzientean zehar, Gustavo Bravo argazkilariak hura gurutzatzen dutenen gorputz-hizkuntza behatzen du, argitik itzalera, eta une batez sentitzen duten bezala ikusten du, gorputza eta kontzientzia utziko balitu bezala. Argazki-erakusketaren ordutegia honako hau izango da: Astelehenetik egubakoitzera: 11:00-13:00 / 18:00-20:00. Zapatuetan: 11:00-13:00; Domeketan eta jai egunetan, itxita.