Lauzpabost orduko ibilbidea aurreikusi dute eta izen-ematea zabalik da eguenera arte, hilak 18, kantsatzeke@gmail.com zein 690 74 00 56 telefono zenbakian (Whatsapp). Taldea 08:00etan abiatuko da herriko plazatik.
08:30ean, gosaria 09:30ean, Ziorlatik jaitsiera 10:30ean, talde argazkia
Hamalau kilometrokoa. Izena emateko: Arrasate.eus edo 943-25 20 00.
Genuine Adeitasun torneoa jokatuko da Ibarra futbol zelaian. 10:00etan ongietorria egin eta 11:00etan hasiko da txapelketa. Torneoan parte hartuko duten taldeak honako hauek izango dira: Real Sociedad, Athletic Club, Alaves eta Eibar. Fagor Automationek babestutako ekimena da.
Asentzio Eguna Elgetako Udalak, Ubera auzo elkarteak eta Angiozar bailarako batzarrak antolatuta. 11:00etan meza (auzotarrek antolatuta) eta 12:00etan jan-edana musikarekin.
Bergarako Musika Eskolak 32. Musika Jaia egingo du: 12:00 Kantu jira San Martin plazako arkupetatik abiatuta: perkusio-joleak, akordeoilariak, gitarra-joleak, Aritzeta abesbatza, eskolako abesbatzak, gurasoak eta nahi duten herritar guztiak. 13:00 Kontzertua, San Pedro elizan.
Errekalde auzoko jaiak dira asteburuan. Gaurko egitaraua, hauxe: 13:00etan, Oñatz dantza taldeko gaztetxoek egindako dantzak 16:00etan, mus txapelketa 19:00etan, Txinparta bertso eskolarekin, bertso-merienda Ostean, txartelen zozketa 00:00etan, etxafuego jaurtiketa
'Patti y la furia de Poseidón' haurrentzako filma. Iraupena: 95 min. Prezioa: 4 euro.
Ikusiz Gozatu taldeko bazkideendako emanaldia izango da: Maiatza Loratuz ekimenaren barruan, Suro filma botako dute.
'Mi crimen' filma (Frantzia, 2023). Zuzendaria: Francois Ozon. Iraupena: 103 minutu. Gaur bi emanaldi: 19:30ean eta 22:00etan. Sarrera da bost euro.
Generoa: Akzioa. Zuzendaria: Martin Bourboulon. Iraupena: 121 min Prezioa: 5 euro.
Gustavo Bravoren (1984, Madrid) argazki erakusketa egongo da Arkupe Kultur Etxeko erakusketa gelan. Bravo kazetaria, argazkilaria eta argazkigintzako irakaslea da. 2011n, Bilbon, Alameda de Urkijo eta Bilboko Kale Nagusiaren arteko bidegurutzean jarri zen lehen zebra-bidea, eta harrezkeroztik betiko aldatu zen zebra-bidea egunero zeharkatzen duten pertsonen energia. Hamarkada bat geroago, hirian barrena egindako ibilaldi kontzientean zehar, Gustavo Bravo argazkilariak hura gurutzatzen dutenen gorputz-hizkuntza behatzen du, argitik itzalera, eta une batez sentitzen duten bezala ikusten du, gorputza eta kontzientzia utziko balitu bezala. Argazki-erakusketaren ordutegia honako hau izango da: Astelehenetik egubakoitzera: 11:00-13:00 / 18:00-20:00. Zapatuetan: 11:00-13:00; Domeketan eta jai egunetan, itxita.
Jai batzordeak deituko kartel lehiaketara aurkeztutako lanak ikusgai daude zeramika gelan hilaren 23ra arte. Herritarrek online botoa emateko aukera dute hemen. Ezin da zeramika-gelan botorik eman. Boto gehien jasotzen dituen kartela izango da irabazlea. Jai Batzordeak maiatzaren 24an emango du aditzera kartel irabazlea zein den.