Kantsatzekek Gorobel mendilerrora egingo du urteko hirugarren mendi irteera domekan

Larraitz Zeberio Lekuona 2023ko mai. 15a, 13:39
Kantsatzeke mendi taldeak aurreko hilean Urregarai mendira antolatutako irteera. (Argazkia: Kantsatzeke)

Lauzpabost orduko ibilbidea aurreikusi dute eta izen-ematea zabalik da eguenera arte, hilak 18, kantsatzeke@gmail.com zein 690 74 00 56 telefono zenbakian (Whatsapp). Taldea 08:00etan abiatuko da herriko plazatik.

"Araba aldera joko dugu, Aiara aldera, Gorobel mendilerrora, lehenago ere alde horretan egon gara Nerbioiko ur jauzian eta Tologorrin, baina oraingoan eskuin alderago joango gara, bakartiago agertuko zaigun Unginora. Salmantonetik atera eta gora egingo dugu zuzen samar, malda handiari aurre eginez. Goian, ikuspegi paregabea izango dugu. Harrian dagoen begi batetik beheko lurrak ikusteko aukera izango dugu", azaldu dute.

Izen-ematea zabalik

Izen-ematea zabalik da hilaren 18ra arte kantsatzeke@gmail.com zein 690 74 00 56 telefono zenbakian (Whatsapp). Taldea 08:00etan abiatuko da herriko plazatik eta prezioa da 10 euro. Adin txikikoek parte hartzeko baldintza da guraso edo nagusi baten ardurapean izatea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak