11:00etan, danborrada Santa Teresa Ikastolan 17:00etan, kiroldegian, spinning masterclass-a 19:30ean, erretiratuen afaria Al-Andalusen 19:30ean, txosnen irekiera San Isidro plazan 22:00etan, Denso, Tatta, Mutiko, J. Ropero eta Even OHG 20:00etan, Hankaz Gora taldea San Antolinen 22:30ean, hiru txirlo torneoa bolatokian
Liburutegiko ipuin kontalari taldearen eskutik ipuin kontalari saioa, barikuan. Argibide gehiago liburutegian. Ikasturte honetako azken saioa izango da. 17:30-17:50, HH3 eta HH4ko umeendako. 18:00-18:20, HH5, LH1 eta LH2ko umeendako. 18:30-18:50, LH3, LH4 eta LH5eko umeendako.
Etxafuegoak, buruhandiak eta La Piti Y Los Primos taldearen kontzertua.
Herritar guztiendako.
Lorabarri azokaren barruan Ta argiya iñ zan instalazio artistikoa zabalduko dute, Urumea ibaiko zentral hidroelektrikoei buruzkoa. Zapatuko azokan ere ikusgai egongo da.
Cadenza Quartet Udaberriko XIX. Musikaldiaren baitan.
200 sarrera inguru gaztetxean salduko dituzte, kontzertu egunean, bost eurotan.
Aitor Perez eta Javier Liñera zuzendari lanetan, 1974an dago girotua antzerkia, Flores zapata dendan. Flores jaunaren dendara zapata pare baten bila sartzen diren pertsona guztiek arreta bikaina jasotzen dute. Gertakari baten ondorioz Flores zapata dendaria ohartu da ez duela munduko denbora guztia. Sarrerak bost euro balioko ditu.
Txomin Artolaren Belar hostoak diskoari zuzeneko itxura emango dio Urbil Artola semeak. Sarrerak, zortzi euro.
Maialen Lujanbio, Ane Zuazubiskar, Alaia Martin, Aitor Sarriegi eta Aitor Bizkarra bertsolariak arituko dira bertsotan, Jon Mata gai jartzaile dela.
Maiatzak 19arte Liburu Eraldatuekin egindako bilduma, Aran Santamariaren eskutik. Familia tailerrak, eta bisita gidatuak eskainiko dire, euskaraz eta gazteleraz. Jardueretarako aldez aurretik eman behar da izena
Gustavo Bravoren (1984, Madrid) argazki erakusketa egongo da Arkupe Kultur Etxeko erakusketa gelan. Bravo kazetaria, argazkilaria eta argazkigintzako irakaslea da. 2011n, Bilbon, Alameda de Urkijo eta Bilboko Kale Nagusiaren arteko bidegurutzean jarri zen lehen zebra-bidea, eta harrezkeroztik betiko aldatu zen zebra-bidea egunero zeharkatzen duten pertsonen energia. Hamarkada bat geroago, hirian barrena egindako ibilaldi kontzientean zehar, Gustavo Bravo argazkilariak hura gurutzatzen dutenen gorputz-hizkuntza behatzen du, argitik itzalera, eta une batez sentitzen duten bezala ikusten du, gorputza eta kontzientzia utziko balitu bezala. Argazki-erakusketaren ordutegia honako hau izango da: Astelehenetik egubakoitzera: 11:00-13:00 / 18:00-20:00. Zapatuetan: 11:00-13:00; Domeketan eta jai egunetan, itxita.
Bergarako Ipintza institutuak mende erdi bete du, eta 50 urtez lanean, denok batera aurrera bidean leloa oinarri, hainbat ekintza egiten dabiltza. Maiatzaren 20an egingo dute Ipintza Eguna. Aste bukaeran mende erdiko ibilbidea jasotzen duen erakusketa izango da ikusgai Elgetan.