Erakusketa Bergarako Aroztegi aretoan izan zen ikusgai irailean, eta urtarrilean Antzuolako Olaran Etxean. Elgetaren txanda da orain; izan ere, Bergarako institutuan egiten dituzte bigarren hezkuntzako zein batxilergoko ikasketak elgetar gehienek.
50 urteotan ugari izan dira institututik pasatako elgetarrak; gaur egungo ikasleen gurasoak horietako asko. Erakusketa hamahiru panel handik osatzen dute. Bertan ikus daitezke institutuaren irekierako agiriak, eta, baita ere, bertatik pasatako ikasle eta irakasle askoren argazkiak. Erakusketa oso grafikoa da. Bihartik domekara egongo da ikusgai zeramika gelan.
Erakusketa irekiera ordutegia:
- Eguena, maiatzak 11, 18:00-19:30.
- Barikua, maiatzak 12, 16:00-19:00.
- Zapatua, maiatzak 13, 17:00-18:30.
- Domeka, maiatzak 14, 10:00-12:30.
Ipintza Eguna maiatzaren 20an
Ipintza institutuko komunitateak maiatzaren 20an egingo du Ipintza Eguna. Kalejira, jokoak, bazkaria, kontzertuak eta beste askotariko ekintzakin osatu dute egitaraua.