2004an jaiotako neska-mutilek Santa Ageda koplak kantuan eta eskean jardungo dute baserriz baserri.
2005 urtean jaiotakoak aterako dira kinto-eguna ospatzera. Herrigunean ibiliko dira kantuan eta dirua batzen. 08:00etan abiatuko dira Santa Marina plazatik.
2005an jaiotako Santa Ageda neska-mutilak baserriz baserri ibiliko dira koplak abesten.
Santa Ageda batzea egingo dute Bertso eskolak, Trikikalejira elkarteak, Alaiak erretiratuen kantu taldeak eta Musika eskolak antolatuta. 10:00etan elkartuko dira plazan, eta 14:00etan bazkaria izango dute.
Eingeinke Kultura Elkarteak martxan jarritako Kinttaden Egunaren hamaikagarren edizioa izango da aurtengoa. Santa Ageda neska-mutilak herriko kaleetan ateratzean, giro gehiago izateko helburuaz sortutako jaia izanda, kintada bakoitza berearekin elkartu, bapo bazkaldu, eta eskoriatzarren artean harremantzeko egun seinalatua izango da.
Mendi Mendia Racing jai egunerako prestatutako lasterketa Egoarbitzara. 16 urtetik gorako lasterkariendako. Distantzia: 7 km. Desbinel positiboa: 250 m. Irteera eta helmuga Mendizaleen plazan. Izen-ematea doan da. Irteera: 11:30ean. Sari banaketa: 13:30ean.
3 eta 12 urte artekoendako. Ordutegia: 11:30-13:30.
'Inspector Sun y la maldición de la viuda negra' filma, haurrendako (Espainia, 2022). Zuzendaria: Julio Soto Gurpide. Iraupena: 82 minutu. Sarrera da lau euro.
Haurrentzako zinema, El gato con botas: el último deseo filma. Estatu batuarra da eta iraupena ordu eta berrogei minutukoa da. Sarrera hiru euro.
Santa Ageda bezpera eguna ospatzeko kalejira.
Marmar Teatroren eskutik, familiendako. Sarrerak, lau euro.
Anelkar elkarteak antolatuta, txistulariekin eta abesbatzarekin batera, Santa Ageda eskea egingo dute. Herria girotzea dute asmo, ohitura berreskuratzearekin bat. Eta gainera, eskuratzen den dirua Kongo eta Senegalgo proiektuetara bideratuko da.
Living filma (Ingalaterra, 2022, 102 min.) eskainiko dute Zaraia Aretoan. Sarrera: 5 euro.
Plazako elkartean izango da, 20:00etan: Aramaioko bi talde lehiatuko dira, Izena Pentsau Bida eta Tratamendurik Gabeak.
Mendi Mendia Racing jaiaren barruan Añube, The Lio, Stretwise eta No Limits taldeen kontzertua. Jarraian, Azken Erromantikoak DJ saioa. Sarrera: 10 euro.
Living' filma (Erresuma Batua, 2022). Zuzendaria: Oliver Hermanus. Iraupena: 102 minutu. Sarrera da bost euro.
Iruñako Hofe+4:40 eta Hondarribia/Lekeitioko Kosmai kosin taldeen kontzertua. Sarrerak: 8 euro soldata dutenek eta hiru euro soldatarik ez dutenek.
Koko-batzea antolatzen ari den lantaldeak prestatuta erakusketa zeramika gelan, 18:00etan hasita. Ikusgai egongo da aste bukaeran.
Aloña Mendiko mendi sailak antolatuta, eski zeharkaldia egingo dute asteburu honetan: otsailak 3an, 4an eta 5ean. Otsailak 3: Oñati-Salardú Otsailak 4: Bonaigua - Saboredo aterpea - Coth der Lac Glacat - Pic d'Amitges (2.814m.) - Saboredo aterpea (9,6 km. +1148m/-594m) Otsailak 5: Saboredo aterpea - Port de Ratera - Tuc de Ratera (2861m) - Pic de Crabes - Estany Munyidera - Porte de Ratera - Bonaigua (7,6 km. +1139m/-1338m) Beharrezko materiala: piolet, kranpoi, kutxillak, ARVA, pala eta sonda.
Bueltan da Elgetako pilotu taldeak eta inguruko jarraitzaileek urtero antolatzen duten jaieguna. Bi urteko etenaldi behartuaren ostean, gogotsu datoz bueltan. Oraingo honetan, gainera, mendi lasterketa ere sartu dute goizeko programazioan.