16. euskal film laburren Huhezinema jaialdia: 14:30, Sail Ofizialeko lanen proiekzioa (I). 16:45, Sail Ofizialeko lanen proiekzioa (II). 19:00, Sari banaketa ekitaldia. 20:30, Luncha. 21:30, Elektrotxaranga: ElektroPottotte. 23:30, DJa.
Liburutegiko ipuin kontalari taldearen eskutik ipuin kontalari saioa, barikuan. Argibide gehiago liburutegian. 17:30-17:50, HH3 eta HH4ko umeendako. 18:00-18:20, HH5, LH1 eta LH2ko umeendako. 18:30-18:50, LH3, LH4 eta LH5eko umeendako.
Portaloi Elkarteak antolatuta eta 18:30ean hasita, dantzaldia egingo dute Kulturolan, bigarren solairuan. Dantzazale guztiak gonbidatu dituzte parte hartzera.
Otsailaren 11n egiteko den koko-batzea prestatzeko saioa. Dantzak ikasteko, zalantzak argitzeko...
19:30ean, pintxo-poteoa Peru Abarrategi, Xabi Igoa eta Ane Zuazubizkar bertsolariekin 22:30ean, mus txapelketa
Elgetako gazte asanbladaren aurkezpen ekitaldia. 20.00etan, Unai Cantabrana 21:00etan, Trumans eta Olatz Ugarte 22:30ean, DJ Txas. Pintxoak eta edariak egongo dira.
Kultura gozatzeko aukera izango da egubakoitzean, urtarrilaren 27an, Antzuolako gaztetxean. Mikel Iturriotz, Garazi Navarro eta Asier Galarza 'Muxi' bertsolarien saioa izango da 20:30ean, eta ostean, Tabu bikote akustiko arrasatearraren kontzertua.
20:30ean, jaien hasiera eta pintxo potea 21:00etan, auzo afaria
"Todos lo hacen" filma (Espainia, 2022). Zuzendaria: Martin Cuervo. Iraupena: 99 minutu. Sarrera da bost euro.
Viafara eta Nihl taldeen kontzertuak. Kontzertuetarako sarrerak 3 euro langabe/ikasleak eta 5 euro landunak.
Musika (Aiert, eta DJ Argi eta Txo), dantza, tonbola, zozketa eta giro paregabea. Sarrerak, hiru euro
Nabarralderen Oñatiko sustatzaileek antolatutako erakusketa, Euskal Herriaren historia ezagutzeko. Hitzaldiak ere antolatu dituzte. Urtarrilaren 16an eta 30ean bisita gidatuak egingo ditu Beñi Agirrek, 18:30ean.
Elgetako KZguneak Xalbadorpe elkartearekin eta Udalarekin elkarlanean antolatuta 20 orduko oinarrizko ikastaroa egingo da hilaren 18tik 31ra bitartean. Erakutsiko dute ordenagailua zein posta elektronikoa erabiltzen, eta sarean nabigatzen. KZgunean dauden ordenagailuak erabiliko dituzte. Hilaren 16ra arte dago zabalik izen-ematea liburutegian.
Koko-batzea antolatzen ari den lantaldeak prestatuta erakusketa zeramika gelan, aste bukaeran. Bariku iluntzean hasi eta domekara arte. Ordutegia atean ikusgai.