LH4, LH5 eta LH6ko ikasleek Gabonetako azoka egingo dute plazan, 09:30etik 11:00etara. Gainerakoan, ikasleak baserritar jantziko dira eta Gabon kantak eskainiko dituzte plazan txandaka. Amaitutakoan, 11:ooak aldera eskolan elkartuko dira Olentzeroren eta Mari Domingiren bisita. Hamaiketako ere berezia izango da. Guraso elkartearen eskutik txistorra izango dute gosaritarako.
Gazte mailako 32. Gabonetako futbol txapelketa.
Herri mailako pilota txapelketa heldu da finalerdietara. Bi norgehiagokak barikuan jokatuko dira, 18:00etan. Sergio Bouzas - Beñat Arabaolaza / Haritz Gallastegi - Oxel Erostarbe Mikel Beretxinaga - Unai Andres / Andoni Elorza - Josu Horrillo
Herritar guztiendako.
Olentzero eta Mari Domingi Intxortatik behera etorriko da. Herriko plazan elkartuko dira Elgetako neska-mutikoekin. Gutunak jaso, goxokiak banatu, musuak eman...
Olentzero eta Mari Domingik egingo dute kalejira, Bergarako Erraldoi Taldearen eta musika eskolako trikitilarien laguntzarekin. Ostean, 19:45ean, gutunak jasoko dituzte.
Anje Duhalderen ahotsarekin eta bere abestiekin gozatzeko eta nola ez, berarekin batera kantatzeko aukera bikaina. Anjeren musika ibilbidea estuki dago lotuta euskal musikarekin 1970az geroztik. Errobi euskal rockaren aitzindari izandako talde ezinbestekoaren sortzailea izan zen, Akelarre taldeko kantaria izan zen zenbait urtetan… Sarrera: 5 € (aldez aurretik kiroldegian eta www.bibe.me)
Aita Madina txistulari taldeak eta Jose de Azpiazu Musika Eskolako akordeoilariak eta txistulariak Gabon kontzertua egingo dute gaur.
Beteranoen arteko partiduak. Gizonezkoak eta emakumezkoak. Jende kopuruaren arabera partidu soila edo hiruko txapelketako jokatuko dira. Hortaz, 18:30erako kantxan egotea komeni da.
Ruper Ordorikaren zuzeneko kontzertua Verdury Hall-en, "Amour eta Toujours" biran. Ondoan izango ditu: Arkaitz Miner, Lutxo Neira, Hasier Oleaga, Eduardo Lazaga eta Nando de la Casa. Sarrera 10 euro (gehi gastuak) da eta ohiko tokietan jarriko dituzte salgai azaroaren 19an, 10:30ean #gabonak2022
Jon Maiaren ikuskizuna. Sarrerak, hamabost euro.
Saioa Alkaiza, Danel Herrarte, Sustrai Colina eta Oihana Iguaran izango dira bertsolariak. Sarrera 5 euro izango da.
Egubakoitzak Berreskuratzen egitasmoaren baitan. Sarrerak, zortzi euro.
Udal artxiboan hainbat kolaboratzailek egindako lanaren emaitza ikusgai izango da zeramika gelan abenduaren 17tik 24ra. Ordutegia honakoa izango da: Hilak 17, zapatua, 11:00etatik 14:00etara. Hilak 18, domeka, 11:00etatik 14:00etara. Hilak 22, eguena, 18:00etatik 20:00etara. Hilak 23, barikua, 18:00etatik 20:00etara. Hilak 24, zapatua, 11:00etatik 14:00etara.
Olentzero eta Mari Domingiren irudiak Santa Anako sarreran egongo dira eskutitzak jasotzeko prest #gabonak2022
Jose Angel Iturbe margolariaren erakusketa. Kultura etxeko erakusketa gelan #gabonak2022