Eskolarteko 39. mendi lehiaketa. Ibilaldia eta oparien banaketa.
Gatz Egunaren seigarren edizioa izango da aurtengoa. Egun hau antolatzearen helburua da Gatzaga herriak duen ondarea balioan jartzea. Antzina, herriak duen iturburu gaziak garapen ekonomikoa ekarri zion herriari eta bertan gatz-kultura gararazi zuen. Herriaren sorrera ere gatzak ekarri zuen. Egitarau oparo bezain interesgarria dakarkigu aurtengo edizioak. Hona hemen goizean zehar eskainiko diren jarduerak: 1:00etatik 14:30era, Gatzaren eta produktu ekologikoen AZOKA 11:00etatik 14:00etara, Zurezko PLAZA JOKOAK. 10:00etan, MENDI IBILALDI gidatuak. Bi aukera izango dira: 'Gatz kulturak eman digun paisaia eta bioaniztasuna' eta 'Gatzaga mendebaldeko pagadietan zehar'. 11:00etan, Baso bainua. 11:00 Sukaldaritza tailerra haurrentzako. 12:00 Landare-KONTSULTATEGIA. Jakoba Errekondo Horrez gain GATZ MUSEOAN: Bisita gidatuak eta gatz xaboiak egiteko tailerraINFORMAZIOA: 943 79 64 63; infoturismo@debagoiena.eus
'Operación bebe oso' animaziozko filma (Errusia, 2022). Zuzendaria: Vasiliy Rovenskiy. Iraupena: 90 minutu. Sarrera da: lau euro.
DAPek (Debagoieneko Antzerki Plataformak) bultzatutako egitasmoa, euskarazko antzerki ikusleentzat bideratuta eta publikoa antzerkiarekin harremanetan jartzeko bide berriak esploratzeko. Parte hartzeko edo informazioa eskatzeko, idatzi kultura@eskoriatza.eus helbidera edo whasapera 650 49 51 66.
ATX Teatroa, Itzuli eta Punto Gunea konpainiek taularatuko dute Oihana. Sorginen bidea antzezlana. Barbara Rivas, Arantxa Hirigoyen eta Joana Olasagasti dira protagonistak. Sarrera: 5 euro.
"Nor naiz ni, zuk fikzionatzen ez nauzunean? Nor zara zu, ni fikzionatzeko baimenik ez duzunean? Izan gaitezke gu? Zer desikasi beharko genuke, nola, nondik…"Sarrera: 5€ (aldez aurretik kiroldegian eta www.bibe.me )
'Black is beltza 2: Ainhoa' filma (2018). Zuzendaria: Fermin Muguruza. Iraupena: 87 minutu. Gaur, bi emanaldi: 19:30ean eta 22:00etan. Sarrera da bost euro.
Logela eta Circle Of Trust taldeen lana. 1930ko hamarkadan, Pariseko kafetegietan sortu zen korronte berriaren gaineko hausnarketa egiten dute, dantzaren eta musikaren bidez.