2022/10/23 16:12

Datorren igandea, urriak 23, Gatz Egunaren edizio berria egingo da Leintz Gatzagan

Datorren igandea, urriak 23, Gatz Egunaren edizio berria egingo da Leintz Gatzagan
Debagoiena

Gatz Egunaren seigarren edizioa izango da aurtengoa. Egun hau antolatzearen helburua da Gatzaga herriak duen ondarea balioan jartzea.  Antzina, herriak duen iturburu gaziak garapen ekonomikoa ekarri zion herriari eta bertan gatz-kultura gararazi zuen. Herriaren sorrera ere gatzak ekarri zuen.
Egitarau oparo bezain interesgarria dakarkigu aurtengo edizioak. Hona hemen goizean zehar eskainiko diren jarduerak:

 1:00etatik 14:30era, Gatzaren eta produktu ekologikoen AZOKA

11:00etatik 14:00etara, Zurezko PLAZA JOKOAK.

10:00etan, MENDI IBILALDI gidatuak. Bi aukera izango dira: 'Gatz kulturak eman digun paisaia eta bioaniztasuna' eta 'Gatzaga mendebaldeko pagadietan zehar'.

11:00etan, Baso bainua.

11:00 Sukaldaritza tailerra haurrentzako.

12:00 Landare-KONTSULTATEGIA. Jakoba Errekondo

Horrez gain GATZ MUSEOAN:

Bisita gidatuak eta gatz xaboiak egiteko tailerra

INFORMAZIOA: 943 79 64 63; infoturismo@debagoiena.eus

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak