Mankomunitateak Salbador kalean ipiniko du garbigune ibiltaria, eguaztenean, 10:00etatik 21:00etara.
Zapatuko egitarauan antolaturik dagoen bizikleta poteorako bizikleten apainketa egingo da hemen, era guztietako lema eta aldarrikapenez apainduko dituzte bizikletak. Gaztetxearen 10. urteurrena dela eta antolatutako egitarauaren barruan.
Erein prozesuaren aurkezpen orokorra, ikastolako komunitateko kideei zein herritar orori zabalik.
Angiozarko trikiti eta pandero ikasleek ikasturte amaierako kontzertua egingo dute gaur eliza atarian.
Emakumeen Etxea izango den eraikina egokitu eta edukiz bete gura du Udalak. Baina nola egingo dugu hori? Noiz? Zertarako? Norekin? Galdera horiei eta beste batzuei erantzuten saiatuko dira gaurko informazio bileran.
Gartzen Garaiok egingo du berba, Ehunduk gonbidatuta.
Aste zapatistaren barruan antolatutako ekintza da.Colectiva Cereza: Construcción de justicia para las mujeres de Chiapas
Hutsun eta Ortziren emanaldia, 7x7 kultura kalean egitasmoaren baitan.
Garun-paralisia duten herritarrei arreta ematen dion Aspace erakundearen 50. urteurrenaren baitan, erakundearen jarduna azaltzea eta gizarteari eskerrak ematea helburu duen erakusketa ibiltaria.