Hondatutako etxeko trasteak konpontzen ikasteko saioa.
Lagun Lekuk antolatutako mus txapelketa. Irekia da, herritar guztiek har dezakete parte. Bikoteka eman behar da izena.
Eguaztenak Oxirondon dinamika egingo dute. Baserritarren azoka eta sukaldaritza zuzenean, Elikaeneak gidatuta.
Garazi Esnaola piano jolearen eta abeslariaren kontzertua. Kalean egitarauaren barruan.
Julen Axpe euskal bakarrizketagile entzutetsuaren saioa izango da Durana kalean. Furgonetan bizi izandako eta bidaiek emandako bizipenak partekatuko ditu umore finarekin eta hurbileko estilo eta zirikatzailearekin.
Onekok lehen proiektua aurkeztuko du: Eltziako teilatuan autokontsumorako bideratutako instalazio fotovoltaikoa jartzea. Herritar denak daude gonbidatuta proiektua ezagutzeko.
Muturreko tenperaturak direla eta, Udalak ur putzuak iragarri ditu. Emakume Erresistenteen Plazan egongo dira, 16:00etatik 19:00etara. Udalaren ekimena da eta udalekuetako begirale bat egongo da gunea zaintzeko, baina jakinarazi dute umeak gurasoen edo arduradunen baten zaintzapean beharko dutela uneoro.
Ane Mai Höök-en Sortu, gorde, berpiztu erakusketa Aroztegin. Erakusketa hurrengo ordutegian ikusgai: martitzenetik egubakoitzera, 18:00-20:30; zapatutan, 12:00-14:00 eta 18:00-20:30 eta domeka nahiz jaiegunetan, 12:00-14:00.