Asuela, Bakue eta Anporreta inguruetatik, 4-5 orduko ibilaldia. Izenak: 943-25 20 00 edo turismo@arrasate.eus.
Gatz Bidearen gainean sortu berri duten kantuaren aurkezpena egingo da plazan. Oinez Gatzagara igotzeko deialdia egin dute Leintz Lotzen taldekoek, eta 14:15ean bazkalduko dute norberak eramandako janarekin. Gero, abestia aurkeztuko dute, eta panel bat jarriko dute oinezko bidea egiten dutenek iritziak, ekarpenak… egin ditzaten, Gatz Bidean egin beharrekoak batzeko.
10:30ean, ate irekiak Natur Eskolan, eta Olapoto inguruko biosfera ezagutzeko ibilaldia 12:30ean, meza, Bidaurretan 13:00etan, parrillada eta herri kirolen erakustaldia 16:30ean, mus txapelketa, eta txirrindulari lasterketa 18:30ean, trikitilarien, txorimaloek eta erraldoien kalejira 19:30ean, bertso saioa, Urko Arregirekin, Urko Egañarekinm Garazi Navarrorekin, Aitor Tatiegirekin eta Maider Garmendiarekin 20:30ean, Aiert Alberdiren emanaldia
Altxorraren jolasa egingo dute, ibilbide irisgarrian. Izenak emateko: 943-78 28 94 edo arantzazu@gipuzkoanatura.eus.
Orixol elkartearen 50. urteurrenaren harira, Basona elkartearen eskutik baso-bainua umeendako. Bi taldetan banatuta egingo dute. Lekua zehazteke dago.
Ekainaren 5ean, domeka, Santikurtz eguna ospatuko dute. Arexola eta Arriola auzoek antolatutako ospakizuna izango da. 12:00etan meza izango dute, eta ondoren beheko txabolan trikitilarien musika eta salda beroa izango dute.
Kadete mailako txirrindularien lasterketa gaur Oñatin. Olakua saria. ULMA etxeak babesten ditu Aloña Mendik kategoria honetan dituen zortzi txirrindulariak.
Tximista elkarteak antolatuta, 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendutako ekintzak egingo dituzte domekan. Gazte Udalekuen prestaketa eta antolaketa egiteko aprobetxatuko dute eguna. Domekan elkartuko dira, parkean, 17:00etan.
Eskoriatzako Ausartak antzerki taldearen antzezlana. Telebistako saioei umorezko kritika egingo dute. Edukirik gabeko zabor programak, egunero urez betetzen gaituztenak, bizitzaz eta gizarteaz dituzten ideiak eta parametroak erabiliz. Arantxa López de Letona zuzendariaren gidaritzapean: Artistak: Emi Izurra Katy Pizarro Maribi Carrillo Mari Carmen Fernández Marijo Fernández Paquita Ramos Amaia Arrizabalaga Prezioa: 5€ aldez aurretik kiroldegian
Garun-paralisia duten herritarrei arreta ematen dion Aspace erakundearen 50. urteurrenaren baitan, erakundearen jarduna azaltzea eta gizarteari eskerrak ematea helburu duen erakusketa ibiltaria.