Pentsio publiko duinak, kalitatezko egoitza publikoak eta adinekoen zaintza lanetarako laguntza publikoak aldarrikatzeko elkarretaratzea
Jaiki elkarteak antolatutako dantza astearen barruan, Kuku Miku elkartekoekin batera Kontakids saioa egingo du. Debalde da eta izen-emate epea zabalik dago.
Leizarra musika eskolako gitarra ikasleek emanaldia eskainiko dute.
Dantzaste ekimenaren baitan Lindy Hop dantza emanaldia eskainiko dute Jaiki elkarteko kideek.
'Cinco lobitos' filma (2022). Zuzendaria: Alauda Ruiz de Azúa barakaldoarra. Iraupena: 104 minutu. Malagako zinemaldiko film onena. Gaur ikuslearen eguna da. Sarrera da lau euro.
Larrain dantza Ferixa egunean –ekainaren 4a– egiteko dantza ikastaroa izango da frontoian. Maiatzaren 9an, 16an eta 23an. Maiatzaren 30ean, berriz, entsegu orokorra izango da.
Garun-paralisia duten herritarrei arreta ematen dion Aspace erakundearen 50. urteurrenaren baitan, erakundearen jarduna azaltzea eta gizarteari eskerrak ematea helburu duen erakusketa ibiltaria.