10:00etan, ikasle ohien topaketa; 15:00etan, Nor ari da grabatzen? lanaren premierra; 15:30ean, Bacon Fx tailerra; eta 18:30ean, triki-poteoa.
Elgetako Korrika batzordea elkartuko da. Batzar irekia da.
Elgetako EAJ-k antolatuta EVEko zuzendari Iñigo Ansolak hitzaldia egingo du herrian. Gaia: Energia berriztagarriak. Errusiak Ukraina inbaditzearen ondorioak. Hitzaldi irekia da.
Garagartzako koban eta inguruko zein mundu zabaleko txokoetan bizi izandako espeziea hobeto ezagutzeko erakusketa.
Xabier Rezabal argazkilari oñatiarraren argazki erakusketa: 'Bidaia bat beste ikuspegi batetik'.
Banaketa maiatz erdialdera izango da, eta Elgetan Goibeko Euskaltzaleen Topagunea arduratuko da. Erosketak Errigora.eus webgunean egin daitezke.
GOI-MAILAKO IKASKETAK DITUZU, ETA EZIN LANIK AURKITU? HAZILAN PROIEKTUA goi-mailako titulazio bat duten (goi mailako heziketa ziklo bat edo unibertsitate ikasketak) eta beraien alorrean esperientzia esanguratsurik ez duten 20-44 urte bitarteko pertsonei zuzendutako LANERATZE-PROGRAMA da. Bi fase ditu: 1. AKTIBATU fasea: tailer teoriko-praktikoa (80 ordu). Martxoaren 28tik maiatzaren 16ra. Astelehen, astearte eta ostiraletan (9:00-14:00) Zure gaitasunak identifikatu eta indartzen lagunduko dizu, eta lana lortzeko behar dituzun baliabideak emango dizkizu. 2. PRAKTIKALDIA: beha duzun esperientzia profesionala lortzeko praktikak egingo dituzu eskualdeko enpresetan. 2-9 hilabete bitarteko iraupena. EMAN IZENA martxoaren 21a baino lehen!! Informazio gehiago: WEB ORRIAN // hazilan@debagoiena.eus // Telf: 943 79 30 90 Ekintza hau HAZILAN proiektuaren baitan egin da Euskal Herriko 2014-2020 programa operatiboaren bidez. Proiektu horren finantziaziorako funtsen %50, hain zuzen ere, EGIF-ek eman du eta GARAPENek (Garapen Agentzien Euskal Elkartea) koordinatzen du.