Zuzenekoa eskainiko du Patxi Luque musikari eta konpositore antzuolarrak Ongi Etorri jatetxean. Emanaldia 00:00etan izango da, eta sarrera doakoa izango da.
Kadete, junior eta 21 urtez azpikoen mailak.
Jantzi negua leloarekin Zaporeak GKEak oinetakoak batzeko kanpaina jarri du abian. Erosoak eta egoera onean daudenak gura dituzte eta Aretxabaletan udaletxe zaharrera eroan beharko dira.
Greziako LESBOSen dauden errefuxiatuentzako neguko oinetako bilketa egingo da. Botak Zapatak Takoirik gabekoak Antolatzailea: ZAPOREAK
1984 urte inguruan hasitakoa da aihertarren eta antzuolarren arteko harremana, eta bi herri herri txiki hauen arteko adiskidetasuna gorpuztuz joan da ordutik. Pandemiak behin baino gehiagotan geratu du bi herrietakoak batzeko asmoa, baina, berriro elkar ikusi, besarkatu, dantzaz gozatu, bazkaldu eta dantzatzeko aukera izango dute azaroaren 13an egingo duten jai egunean.
Ozkarbi elkarteko Gabonetako loteria aurrez aurre eskatzeko aukera. Elkartean bertan.
Nondik dator Oñati eta kakaoaren arteko erlazioa? Ze garrantzi izan du? Zenbat txokolate fabrika egon ziren? Ze zerikusi du Sancti Spiritus unibertsitateak guzti honetan? Galdera gutzi hauei erantzuna ematen saiatuko gara bisita gozo honetan! Aurrez izena eman beharra dago: 943796463 edo infoturismo@debagoiena.eus
Herri gutxik dute, Leintz Gatzagak jarduera ekonomiko zehatz baten inguruan duen identifikazioa. Kasu honetan gatzaren industria izan da, eta jarduera horrek hiribilduaren sorrera bultzatu zuen. Gatz ekoizpenak eman dio izena herriari eta Gatzagako armarrian hori adierazten da, bertan dorre bat eta bi dorla (gatza lortzeko galdarak) agertzen dira. Gatz iturria herritik 250 metrotara dago, Dorletako gaztelu zaharraren ondoan. Gaur egun birgaitu egin da eta bisitan joaten direnek, zurez egindako putzupada-gurpilaren erreprodukzioa ikus dezakete. Aurrez izena eman beharra dago: 943796463 edo infoturismo@debagoiena.eus
Aurrez eman behar da izena: info@ignaziotarlurraldea.com edo 943-79 64 63.
'Zutik' filma. Baleuko SL ekoiztetxeak Mexikoko Polar Estudio eta Brasilgo Tortuga Estudios ekoiztetxeekin elkarlanean egindako lana. Euskaraz egindakoa. Sarrera da lau euro.
Oñatiko Ernaik aurkezpena egingo du gaur. 11:30ean, erakundearen historia eta bizipenak izango dituzte hizpide mahai inguruan. 15:00etan bazkaria dute eta 18:00etan egingo dute aurkezpena. Ondoren, Mentertzen kontzertua, presoentzako argazkia, eta Gora etorri, Lizartxo eta Dj Azidoren kontzertuak.
18:00etatik 21:00etara. Izena Kulturateko erakusketan eman behar da.
Glu Glu konpainiaren eskutik. Sarrerak, lau euro.
Atxorrotx Kultura Elkarteak antolatutako ardo dastaketa, 18:30ean. Aurten Inkernun egingo da, Fernando Eskoriatza plazan beharrean. Txistulariekin erromeria, kriantza eta ardo dastatzea, ardo txuri dastatzea, eta foie pintxo bereziak… izango dira.
Izen bereko pelikula erreferentzia hartuta, Toundra taldearen lana. Bidaia musikatua proposatzen dute. Sarrerak, hamabost euro.
'Erase una vez en Euskadi' filma (2021) Zuzendaria: Manu Gomez arrasatearra. Iraupena: 100 minutu. Sarrera da bost euro.
Ez Donk Amaitu egitasmoaren baitan. Gaurtik azaroaren 27ra arte.
Hamalau margolan bildu ditu bakarkako laugarren erakusketan. Ikusgai egongo da hilaren 30era arte.