11:00ak inguruan harrera egingo diote antzuolarrek Aiherratik datozenei. Ongietorria egin, eta hamaiketakoa egingo dute, eta segidan Aiherrako zein Antzuolako dantzarien emanaldia izango da. 14:30ean, berriz, herri-bazkaria izango dute, eta bazkalostean erromeria. Eguraldiaren arabera erabakiko dute dantzak bazkaria non egin. Hala ere, herri bazkarirako txartelak aldez aurretik erosi beharko dira udaletxean edo liburutegian.