Iaz ezinezkoa izan bazen ere, San Isidro festaren baitan errotuta dagoen ohiturari eusteko aukera izango dute antzuolarrek aurten. Hala, Antzuolako Udalak txorimalo lehiaketa egingo dela iragarri du. Maiatzaren 12a, eguaztena, da izena ematekoa azkeneko eguna.
Txetxu Ausinek egingo du berba, Goienagusik gonbidatuta.
Amelia Barquinek egingo du berba, Arrasateko Udaleko Ongizate sailak gonbidatuta. Edukiera mugatua.
Iratzar Fundazioko kide Joseba Permachek egingo du berba. Edukiera mugatua.
Jose de Azpiazu Musika Eskolako ikasleen emanaldia.
Josu Vianak emango du ludopatiaren inguruko testigantza, euskaraz. Izena emateko: aloidi@bergara.eus edo 943 77 91 26.
Turismoaren gaia jorratzen duen dokumentala. Aimar Uribesalgo da egilea. Iraupena: 70 minutu.
Herritarren eskariz, Mendian hil, hirian hil dokumentala berriro eskainiko du Arrolak.
2013tik 2020ra egindako lanak erakutsiko ditu margolari bergararrak, maiatzaren 23ra arte. Guztiak, naturako paisaiak.