San Isidro jaietako txorimalo lehiaketa deitu du Udalak

Maider Arregi 2021eko maiatzaren 6a

Argazkia: Bergarako txorimalo lehiaketa. Jardun

Iaz ezinezkoa izan bazen ere, San Isidro festaren baitan errotuta dagoen ohiturari eusteko aukera izango dute antzuolarrek aurten. Hala, Antzuolako Udalak txorimalo lehiaketa egingo dela iragarri du. Maiatzaren 12a, eguaztena, da izena ematekoa azkeneko eguna.

Bizi den egoera kontuan hartuta, gehienez lau laguneko taldeetan banatuta parte hartu daiteke lehiaketan, eta maiatzaren 12a, eguaztena, da izena ematekoa azkeneko eguna. Hain zuzen, liburutegian eman behar dute izena parte-hartzaileek. Hiru kategoriatan dago bana-tuta txorimalo lehiaketa, eta hauek dira jokoan dauden sariak: 12 urte artekoendako, Elosuko bentan zaldi ibilaldia; sari bera 12 eta 18 urte arteko txorimalo onenarendako ere; eta 18 urtetik gorako lanik onenak ere saria izango du: azokako sasoiko eta bertako produktuz osatutako saski eder bat.