Coach eta mindfulness praktikan aditua den Larraitz Urrestilak gidatuko du saioa. Abenduaren 1ean izango da, online, eta komeni da izena aurrez ematea.
Lau komunikatzaile elkartuko dira IKTen eta aisialdi birtualaren gainean hausnartzeko; hona hemen: Igor Leturia (Elhuyar), Olatz Artola (AZK), Maitane Junguitu (Game Erauntsia) eta Aiora Mujika (youtuberra). AEDk, Txatxilipurdik eta Ekinek antolatu dute eta streaming bidez ere jarraitu ahal izango da Goiena.eus atarian.
Erradikalak ginen antzezlana eskainiko dute Ane Labaka bertsolariak eta Beatriz Egizabal ipuin kontalari eta aktoreak. Euskaraldiaren baitako ekitaldia da; sarrera: 5 euro. Zaraia aretoko ateak 18;30ean zabalduko dituzte.
Displasia fibrosoa gaitzaren inguruko sentsibilizazioa lantzeko. Salmentako dirua gaitzaren ikerketara bideratuko da.
Jostailu bilketa egingo du Loratu egitasmoak. Etxean gordeta eta geldi dauden jostailuak, mahai-jolasak, liburuak, patineteak… jaso gura dituzte erabilera emateko. Materiala egoera onean egotea eskatu dute, eta gero hori desinfektatzeaz Loratuko kideak arduratuko dira. Udaletxe zaharrean jasoko dute. Ordutegia: Astelehenetik egubakoitzera: 16:00etatik 20:00etara. Zapatuetan: 10:30-13:00 Argibideak jasotzeko: loratu@loramendielkartea.eus edo 634 45 28 37
Hiru hamarkada bete ditu Kirol Argazkien Lehiaketak Bergaran, eta aurtengorako epaimahaiak aho batez hautatu ditu irabazleak. Bihar, azaroak 20, emango zaizkie sariak eta ondoren ikusgai egongo dira argazki horiek abenduaren 6ra arte, Aroztegin. Debagoiendarrek aurten ere ez dute hutsik egin: Juan Antonio Unzurrunzaga bergararrak bi sari irabazi ditu, eta Juan Jose Lopez Azurmendi bergararrak eta Aritz Gordo arrasatearrak, sari bana.