Zuzeneko online hitzaldia KZguneak antolatuta. Gaurko gaia: zure diru-zorroa Smartphonean. Euskaraz
Txatxilipurdi-ren 'Freskura' ekimen barruan izango da; 18:00etan, Monterronen.
Oñatiko Sare Feministak deituta asteburuan Oñatin izandako eraso matxista salatzeko elkarretaratzea egingo da herriko plazan, 19:00etan.
'La práctica político-punitiva de la tortura' izenburuko hitzaldia egingo du martitzenean EHUko soziologia irakasle Ignacio Mendiolak, Oñatiko zinema aretoan. Aforoa 47 lagunekoa izango da, eta joaten diren lehenengo 47ak sartuko dira.
Martizinema gaztetxean. 'Arian komandantea': Askatasunari buruzko historia hau Siriako gerlako Kurdistango frontean gertatzen da. Arian komandanteak Kobanerantz gidatzen du emakume-batailoi bat, ISISen menpe daudenak askatzeko asmoaz. Arianek oso gazte zela ikusi zuen sexu-indarkeriarenbiktimek jasandako tratu basatia eta bere esku dagoena egiten du bere adiskideek borrokaren zentzua aurki dezaten: hurrengo belaunaldiko emakumeentzat askatasuna.
Arizondo Argazkizale Elkarteko hamahiru kidek Begiradak-Miradas erakusketa zabalduko dute uztailaren 10ean, Aroztegi aretoan eta uztailaren 26ra arte izango da erakusketa ikusgai; 39 argazkitan askotarikoak daude jasota: paisaiak, erretratuak, eraikinak... horiek guztiak, koloretan eta zuri-beltzean.