Aretxabaletako gazteek Andramaixak gertatzen hasteko asanblada egingo dute. Batzar irekia izango da eta segurtasun neurriak zaintze aldera maskarak eroatea gomendatu dute.
Bihar txotxongilo taldeak Ipuin magikoak eskainiko dizkie neska-mutikoei. 7x7 kultura kalean ekimenaren baitako ikuskizuna da.
Streaming bidezko kontzertuak hasiko dira eskaintzen Inkernu tabernan. Naiz-eko kontzertu guztiak eskainiko dituzte eta ekainaren 12an, Nogen taldearen emanaldia izango da, 22:00etan.
Aire librean ikusi ahal izango da 'La mujer de la montaña' filma. ESKU-LTU-RA Kultura eskura programaren barruan. Doan da baina aforoa mugatua izango denez txartelak hartu beharko dira aurrez udal webgunean edo Txokolateixan.
| Urria | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig | 
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 
| 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | ||