Nekazaritzako ibilgailuen aldiko azterketa teknikoak (IAT-ITV), Pagatza industrialdean, 12:00etan.
Ana Galarraga zientzia kazetariak Bizitzaren laborategia izeneko ipuin kontaketa egingo du online Udaberriko OstegunERO ekimenaren baitan. 4 urtetik gorakoentzat proposatutako saioa da, zientzia esperimentuekin kontu bitxiak ikasteko asmoarekin.
Kamel Zouaouik eskainiko du saioa, bibliotekako atarian. 15 minututan istorio bat kontatuko du eta helduei zuzenduta egongo da. Saioa 16:00etatik 24:00etara bitartean egongo da ikusgai bibliotekako atarian.
Maiatzaren 8ra arteko epea zabaldu du Udalak lanak jasotzeko. Aurten formatu digitalean bakarrik aurkeztu ahal izango dira proposamenak, eta aurreko edizioetan moduan herritarrek aukeratuko dute irabazlea. Lanak A3 formatuan aurkeztu behar dira danonartian@elgeta.eus helbidera bidalita eta jpg formatuan. Argibide gehiagorako: www.elgeta.eus