Osteguna, otsailak 13

09:30

Debagoieneko Enplegu Azoka

Garaia Parke Teknologikoa, Arrasate | Azoka

Enplegu Azoka antolatu du Debagoieneko Mankomunitateak –Foru Aldundiko Sustapen Departamentuaren laguntzaz– enpresen eta langabezian daudenen topagunea izan dadin. Egitaraua: 09:30-17:00 Standean arreta. 10:00-14:00 Enpresen aurkezpenak (balio proposamenak). 09:30-17:00 Elkarrizketak.

Debagoieneko Enplegu Azoka Garaia Parke Teknologikoa

Enplegu Azoka antolatu du Debagoieneko Mankomunitateak –Foru Aldundiko Sustapen Departamentuaren laguntzaz– enpresen eta langabezian daudenen topagunea izan dadin.

Egitaraua:

  • 09:30-17:00 Standean arreta.
  • 10:00-14:00 Enpresen aurkezpenak (balio proposamenak).
  • 09:30-17:00 Elkarrizketak.

10:00

Sasoibideren irteera

Arrasateko Biteri plaza, Arrasate | Irteera

Sasoibideren irteera honetan, Bedoñara egingo dute irteera. Beti bezala, hitzordua 10:00etan da, Biterin.

Sasoibideren irteera Arrasateko Biteri plaza

Sasoibideren irteera honetan, Bedoñara egingo dute irteera. Beti bezala, hitzordua 10:00etan da, Biterin.

10:30

Garbigune ibiltaria, azokan

Berdura plazia, Oñati | Bestelakoak

Berdura plazaren ondoan egongo da gaur garbigune ibiltaria egun osoz

Garbigune ibiltaria, azokan Berdura plazia

Berdura plazaren ondoan egongo da gaur garbigune ibiltaria egun osoz

17:00

Bingo saioa

Pake Leku, Oñati | Bestelakoak

Bingo saioa erretiratuendako

Bingo saioa Pake Leku

Bingo saioa erretiratuendako

18:00

Hitzaldia: '¿Que dice la ley sobre el consumo de cannabis?'

kultura etxean, Eskoriatza | Hitzaldiak

Asko dira gai honen inguruan egiten ditugun galderak eta horiei guztiei erantzuna emateko, Iker Legardón, arlo horretan aditua den Ertzaintzako kidea, izango da. Lege-esparruari buruzko informazioa eskainiko du, hau da, legeak substantzien kontsumoari buruz orokorrean zer esaten duen, eta, bereziki, cannabisa kontsumitzeari buruz. Hizkuntza: Gazteleraz

Hitzaldia: '¿Que dice la ley sobre el consumo de cannabis?' kultura etxean

Asko dira gai honen inguruan egiten ditugun galderak eta horiei guztiei erantzuna emateko, Iker Legardón, arlo horretan aditua den Ertzaintzako kidea, izango da. Lege-esparruari buruzko informazioa eskainiko du, hau da, legeak substantzien kontsumoari buruz orokorrean zer esaten duen, eta, bereziki, cannabisa kontsumitzeari buruz.

Hizkuntza: Gazteleraz

18:00

Ipuin kontalaria: Lur Korta

Kulturate, Arrasate | Literatura

Otsailaren 13an, 18:00etan Lur Kortak ipuin kontaketa eskainiko du Kulturaten, 2 eta 5 urte bitarteko umeentzako.

Ipuin kontalaria: Lur Korta Liburutegia

Otsailaren 13an, 18:00etan Lur Kortak ipuin kontaketa eskainiko du Kulturaten, 2 eta 5 urte bitarteko umeentzako.

18:30

Hitzaldia: "Bide emozional bat geure bururantz"

Olaran etxea, Antzuola | Hitzaldiak

Jota Pizarrok bere tesia aurkeztuko du: Bide emozional bat geure bururantz. Pizarrok erritual kolektiboak eta horiengan emozioek duten eragina aztertu du bere tesian. Ingelesez aurkeztu zuen arren, Antzuolan euskaraz azalduko ditu tesian landutakoak.

Hitzaldia: "Bide emozional bat geure bururantz" Olaran etxea

Jota Pizarrok bere tesia aurkeztuko du: Bide emozional bat geure bururantz. Pizarrok erritual kolektiboak eta horiengan emozioek duten eragina aztertu du bere tesian. Ingelesez aurkeztu zuen arren, Antzuolan euskaraz azalduko ditu tesian landutakoak.

19:00

'Panpina' antzezlana

Kulturate, Arrasate | Antzerkia

Jabetze Eskola egitasmoaren baitan antolatutako ekintza da, non Erika Olaizolak zuzendutako Panpina antzezlana ikusteko aukera egongo den, Kulturateko areto nagusian, 19:00etan.

'Panpina' antzezlana Kulturate

Jabetze Eskola egitasmoaren baitan antolatutako ekintza da, non Erika Olaizolak zuzendutako Panpina antzezlana ikusteko aukera egongo den, Kulturateko areto nagusian, 19:00etan.

19:30

'Araña' filma

Arkupe kultura etxea, Aretxabaleta | Zinema

Txilen 70eko hamarkadan gertatutakoak oinarri hartuta gaur egunean girotutako filma da Andres Woodek zuzendutako Araña (Txile, 2019, 105 min.). Sarrera: 4 euro.

'Araña' filma Arkupe kultura etxea

Txilen 70eko hamarkadan gertatutakoak oinarri hartuta gaur egunean girotutako filma da Andres Woodek zuzendutako Araña (Txile, 2019, 105 min.). Sarrera: 4 euro.

20:00

'La verdad' filma, zineklubean

Zinema aretoa, Oñati | Zinema

'La verdad' filma, zineklubean (Frantzia, 2019). Zuzendaria: Hirokazu Koreeda. Sarrera da bost euro

'La verdad' filma, zineklubean Zinema aretoa

'La verdad' filma, zineklubean (Frantzia, 2019). Zuzendaria: Hirokazu Koreeda. Sarrera da bost euro

22:00

Kooltur Ostegunak: Ro taldea

Gaztetxea, Arrasate | Musika

Eskarmentu handiko musikariek –Slacktuis, Black Beauty eta Zizel– osatzen duten Ro taldea izango da Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan. Sarrera: 5 euro.

Kooltur Ostegunak: Ro taldea Gaztetxea

Eskarmentu handiko musikariek –Slacktuis, Black Beauty eta Zizel– osatzen duten Ro taldea izango da Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan. Sarrera: 5 euro.

11:00
11:00

Erakusketa: Inkernuko kontzertuetako kartelak

Inkernu tabernan, Eskoriatza | Erakusketak

Hamasei urtetan Inkernu tabernatik pasa diren kontzertuen kartelen bilduma osatu du Atxorrotx Kultura Elkarteak. (120 kartel) Horrekin batera, Errekan Gora egitasmoko zenbait kartel ere batu dituzte, eta, guztiak asteburuan jarriko dituzte Inkernun ikusgai.

Erakusketa: Inkernuko kontzertuetako kartelak Inkernu tabernan

Hamasei urtetan Inkernu tabernatik pasa diren kontzertuen kartelen bilduma osatu du Atxorrotx Kultura Elkarteak. (120 kartel) Horrekin batera, Errekan Gora egitasmoko zenbait kartel ere batu dituzte, eta, guztiak asteburuan jarriko dituzte Inkernun ikusgai.

17:30
20:30

Arrasate Atletiko Taldearen argazki erakusketa

Kulturate, Arrasate | Erakusketak

Arrasate Atletiko Taldearen argazki erakusketa ikusgai egongo da urtarrilaren 31tik otsailaren 16ra bitartean, Kulturateko klaustroan. Erakusketaren ordutegia honakoa izango da: astelehenetik larunbatera bitartean, 17:30etik 20:30era bitartean.

Arrasate Atletiko Taldearen argazki erakusketa Kulturate

Arrasate Atletiko Taldearen argazki erakusketa ikusgai egongo da urtarrilaren 31tik otsailaren 16ra bitartean, Kulturateko klaustroan. Erakusketaren ordutegia honakoa izango da: astelehenetik larunbatera bitartean, 17:30etik 20:30era bitartean.

'Nafarroa, Euskal Estatua' erakusketa

Bergarako udaletxea, Bergara | Erakusketak

Euskal Herriko historiaren gakoak eskaintzen dituen erakusketa: lurraldetasuna, oinarrizko datak, pertsonaiak, gertaera garrantzitsuak, e.a. Nabarraldek mendeetako euskal historia laburtu du, azken mila edo mila eta bostehun urteetan nafar Estatuaren inguruan aritu baita; funtsezko elementuak aurkeztea da helburua, erakusketa argiaz, esanguratsuaz, eta batik bat, pedagogikoaz. Erakusketa Otsailaren 2tik 16ra egongo da ikusgai Bergarako Udaletxeko pleno aretoan.

'Nafarroa, Euskal Estatua' erakusketa Bergarako udaletxea

Euskal Herriko historiaren gakoak eskaintzen dituen erakusketa: lurraldetasuna, oinarrizko datak, pertsonaiak, gertaera garrantzitsuak, e.a. Nabarraldek mendeetako euskal historia laburtu du, azken mila edo mila eta bostehun urteetan nafar Estatuaren inguruan aritu baita; funtsezko elementuak aurkeztea da helburua, erakusketa argiaz, esanguratsuaz, eta batik bat, pedagogikoaz. Erakusketa Otsailaren 2tik 16ra egongo da ikusgai Bergarako Udaletxeko pleno aretoan.

18:00
20:00

Xilografia tailerra (linoleo gainean)

Arrasateko Emakume Txokoa, Arrasate | Ikastaroak

Jabetze Eskola egitasmoaren baitan antolatutako ikastaro hau, otsailaren 3tik martxoaren 9ra izango da, astelehenetan, 18:00etatik 20:00etara bitartean. Antzinako teknika hau erabiliko dugu sormena lantzeko. Guztiok sortzaileak gara egunero, sormenak askatasunaren usaina du. Sentitzen dugun hori bideratzeko, xilografia landuko dugu. Ez dugu zertan jakin marrazten, bidaia egiteko irrika soilik. Gure eskuek marraztuko dute linoleoan unean sentitzen duguna, eta paperean azalduko da isla, une horretako arnasa. Ezezagunak diren emakume sortzaile guztien omenez. Gu ere hemen gaude: gure ahotsa, nahia, gure eskuetan daude. Irribarrez, bidaiatzen.

Xilografia tailerra (linoleo gainean) Arrasateko Emakume Txokoa

'Igelaren itxuraldaketa' txotxongilo erakusketa

Arkupe kultura etxea, Aretxabaleta | Erakusketak

Txotxongiloen munduan aditua den Corrado Masaccik Igelen itxuraldaketa erakusketa aurkeztuko die ikastetxeetako neska-mutikoei. Erakusketa, gainera, hilabete guztiane egongo da Arkupen. Hona hemen ordutegia: astelehenetik egubakoitzera: 11:00-13:00 eta 18:00-20:00; zapatuetan: 11:00-13:00 (domeka eta jai egunetan itxita).

'Igelaren itxuraldaketa' txotxongilo erakusketa Arkupe kultura etxea

Txotxongiloen munduan aditua den Corrado Masaccik Igelen itxuraldaketa erakusketa aurkeztuko die ikastetxeetako neska-mutikoei. Erakusketa, gainera, hilabete guztiane egongo da Arkupen. Hona hemen ordutegia: astelehenetik egubakoitzera: 11:00-13:00 eta 18:00-20:00; zapatuetan: 11:00-13:00 (domeka eta jai egunetan itxita).

09:00
11:00

Ikastaroa Kzgunean

Elgetako KZgunea, Elgeta | Ikastaroak

Kzgunean, 9:00etatik 11:00etara, eta otsailaren 17ra bitartean Android sistema eragilearekin lan egiten duen tablet edo smarphone bat erabiltzen ikasteko saioak. Izenematea udaletxean. Doan.

Ikastaroa Kzgunean Elgetako KZgunea

Kzgunean, 9:00etatik 11:00etara, eta otsailaren 17ra bitartean Android sistema eragilearekin lan egiten duen tablet edo smarphone bat erabiltzen ikasteko saioak. Izenematea udaletxean. Doan.

12:00
20:30

Iskander Barrenaren argazki erakusketa

Aroztegi aretoa, Bergara | Erakusketak

Otsailaren 7tik martxoaren 1era bitartean ikusgai egongo da Bergarako Aroztegi aretoan, Iskander Barrenaren argazki erakusketa. Ordutegia honakoa izango da: asteartetik ostiralera bitartean 18:00etatik 20:30era, larunbatean goizez eta arratsaldez egongo da ikusgai eta igande eta jai egunetan, 12:00etatik 14:00etara.

Iskander Barrenaren argazki erakusketa Aroztegi aretoa

Otsailaren 7tik martxoaren 1era bitartean ikusgai egongo da Bergarako Aroztegi aretoan, Iskander Barrenaren argazki erakusketa. Ordutegia honakoa izango da: asteartetik ostiralera bitartean 18:00etatik 20:30era, larunbatean goizez eta arratsaldez egongo da ikusgai eta igande eta jai egunetan, 12:00etatik 14:00etara.

18:00
20:00

Sarrerak: Aratusteetako kontzertua eta Pirritx, Porrotx eta Marimotototsen azken ikuskizuna

Internetez eta Seminarixoko leihatilan., Bergara | Ikuskizunak

Otsailaren 21ean (frontoian, 22:30) izango den Aratusteetako kontzerturako sarrerak otsailaren 13an jarriko dira salgai. Euskal Herriko pailazo ezagunenen azken ikuskizuna, berriz, otsailaren 22an (frontoian, 18:00) izango da eta sarrerak otsailaren 14tik aurrera salduko dituzte. Bi ekitaldietan, Internetez lerro bakoitietarako sarrerak jarriko dira salgai eta Seminarixoko leihatilan salduko dira lerro bikoitietakoak.

Sarrerak: Aratusteetako kontzertua eta Pirritx, Porrotx eta Marimotototsen azken ikuskizuna Internetez eta Seminarixoko leihatilan.

Otsailaren 21ean (frontoian, 22:30) izango den Aratusteetako kontzerturako sarrerak otsailaren 13an jarriko dira salgai. Euskal Herriko pailazo ezagunenen azken ikuskizuna, berriz, otsailaren 22an (frontoian, 18:00) izango da eta sarrerak otsailaren 14tik aurrera salduko dituzte. Bi ekitaldietan, Internetez lerro bakoitietarako sarrerak jarriko dira salgai eta Seminarixoko leihatilan salduko dira lerro bikoitietakoak.

Herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»